Zuzeneko kontzertuen berri ematen duen webgunea sortu da

Aunitz dira Euskal Herrian egiten diren kontzertuak, baina askotan ez dakigu nora jo haien berri izateko. Asteburuetan batik bat, baina astean zehar ere zuzeneko musikaz gozatzeko eskaintza zabala izan ohi da gure herrian. Aitzitik, hemendik aitzina kontzerturen bat galtzen duenak nahi duelako izanen da, izan ere, MusikaZuzenean egitasmoa sortu baita Sarean. Webgune honen xedea zuzeneko musikaren alorrean dagoen “hutsunea” betetzea izanen da. “Egunkarien agenda geroz eta mugatuagoa da, irrati kateak eta interneteko atariek ere ez dute behar adineko informazio eskaintzen, eta zentzu horretan emanaldi asko ezerezean geratzen dira” azaldu dute webgunean bertan.

MzUyMQ==

Musika zaleek beraz gune interesgarria izanen dute aurrerantzean haien gustoko taldeen kontzertuen berri osoa izateko. Baina egitasmo hau zuzeneko emanaldiez jakinarazteaz haratago doa, musika taldeen inguruko informazioa ere biltzen baitu: biografiak, argazkiak, bideoak, audioak … Honetaz gain, pasaturiko kontzertuen kronikak ere paratuko dituzte bertan.

Oraingoz beta egoeran daude, beraz, atal garrantzitsuak baizik ez daude ikusgai. Dena-den, datozen egunetan webgunea osatzen joanen direla azaldu dute. Beraz, agenda, harpide erregistroa, komentarioak, galeriak, kronikak eta blogak atalez gain, aurki zozketa guneaz eta gomendioez gozatzeko aukera izanen dute erabiltzaileek. MusikaZuzenean webguneko edukiak creative commons lizentzia dute.

Irudia | kontzertu bateko irudiak | alterna2 | Creative Commons By SA
kontzertuak, musika
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude