“Zutik” Goya sarietako hautagai

“Zutik” Goya sarietako hautagai-

zutik

Atzo ezagutarazi zituen Espainiako Zinema Akademiak 2022ko Goya Sarietako hautagaiak. Animaziozko film hoberenaren hautagaien artean, euskarazko film bat dago: “Salvar el árbol (Zutik!)”. Baleukok ekoiztutako filma da, Iker Alvarezek eta Haizea Pastorrek zuzendutakoa. Gidoia Yurre Ugarte, Segundo Altolagirre, Fernando Salem, Matias Goldberg gidoilariek idatzi zuten eta  gidoia euskarazko bertsiora moldatzeko plazera izan nuen nik. Beste euskal ekoizpen bat ere badago izendapen gehien lortu dituzten filmen artean: hamalau lortu ditu Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel-ek. Sari banaketa otsailaren 12an ospatuko da.

“Zutik” Goya sarietako hautagai

 

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude