Zumalakarregi Museoak Bikain ziurtagiria lortu du

Zumalakarregi Museoak Bikain ziurtagiria lortu berri du. Igartubeiti Baserri Museoarekin batera, Gipuzkoan Bikain, euskararen kalitate ziurtagiria lortu duten lehen bi museoak dira.
 
Bikain egitasmoa Euskalitek –Bikaintasunerako Euskal Fundazioak- eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortu zuten 2007an. Geroztik 90 erakundek baino gehiago jaso dute kanpo-ebaluazioa eta 284 pertsona baino gehiagok osatzen dute Bikain ebaluatzaile-kluba. Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da.
Zumalakarregi Museoa martxoan Bikain deialdira aurkeztu eta gero, ondorengo prozesua jarraitu du:
· Aurretxostena bete
· Talde ebaluatzailearen bisitak eta elkarrizketak
Zumalakarregi Museoaren euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du Bikain-ek. Zumalakarregik tarteko maila edo Bikain zilarra lortu du. Hemendik aurrera, talde ebaluatzaileak eskaini dituzten proposamen eta zer hobetuak aztertu eta ahal den neurrian, epe luze zein ertain eta motzerako helburuak ezarriko dira, hizkuntza politika finkatuz.
Zumalakarregi museoek Bikain ziurtagiria jasoko du ekitaldi publikoan azaroak 22an, Gasteizko Europa Jauregian.

bikain, euskara, igartubeiti baserri museoa, ziurtagiria, Zumalakarregi Museoa

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude