Zuk zein izen jarriko zenioke?

Zuk zein izen jarriko zenioke? –

Zuk zein izen jarriko zenioke?

Jende gaztearentzat egiten ari garen sareko sukalde-errezetategi bat da. Oraingoz PAGOTXA deitzen diogu, PAGOTXA gure abereei gehien gustatzen zaien belarra izateaz gain, MAUKA edo TXOLLOA ere bai baita. Baina ez gaude oso seguru eta zure iritzia jakin nahi dugu.

Zein izen jarriko zenioke habia utzi duen gazte jendearentzat egindako errezetategi bati?

P2Sarean galdetu dugu eta izen proposamen polit askoak jaso ditugu, gehienak umorez beteak. Denen artetik bi hautatu ditugu:

  • Josu Goikok proposatutako SuTaJan

  • Angel Errok proposatutako ZukAldatu

Gure asmoa, apirilaren 14an airean jartzea da, ZUZEUren zazpigarren urteurrena dela eta. Basque Culinary Centerren aurten gradua amaituko duten bi ikasleren lankidetza dugu horretarako: Javi Rivero eta Imanol Zubeltzu. Lan eta lan ari dira, errezetak idazten, sukaldean kuzinatzen eta bideoz grabatzen, dena prest egon dadin.

Baina izenarekin erabaki ezinik  gabiltza. Esku artean darabiltzagun hiruen artetik hautatzeko eskatzen dizugu hemen, baina baita iruzkinetan zeure gustukoa duzun bestere bat proposatzeko ere.

Izen bat behar dugu. Lagun iezaguzu!

(Aukeren artean hautatzeko, jarri pluralean, deklinatu eta izenarekin jostatu. Ondoren hautatu. Mila esker)

Zuk zein izen jarriko zenioke?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Zuk zein izen jarriko zenioke?”-ri buruz

  • Zergatik ez ERREZETAK.EUS eta kito?

  • Ba bai… Libre zegoela ikusi genuen eta aukeretako bat zen, baina bada ERREZETAK izeneko app bat, eta com eta net domeinuak ez daude libre. Beraz beste izen batzuk pentsatzen hasi ginen…

  • RZ-k
    errez-ETA (hau broma da)

  • OnJan, Jatun, OnEgin.

  • Prestazank!

  • errezetik

  • Guretzat “pagotxa” hitzak “txollo” esan nahi dik eta hala erabiltzen diagu.
    Zergatik ez TXORIJANA? Habia utzi berriak badituk…

  • Nere Aburuz 2016-04-01 15:38

    “Errezeta” hitzeko “Errez” (erraz) hitzarekin jolastuz:
    – “ErrezEtaGoxo”, “Errazetak”, edo antzeko zerbait agian.

    Eztakit enfokea bera den, baina nik ere aspaldi izaniko ideia da (ideiak izatea debaldekoa baita) gazteentzako sukalde errezetategi bat egitea. Bestalde, betiko errezetategiaren modukoa beharrean, behin sukaldatu eta soberakinak hurrengo egunetan aprobetxatuz era azkarrean platera berriak sortzearena.
    Adibidez azenario, tipula, sagar (gehi eskura duzuna) potxatuta/baporean/plantxan prestatu eta astean zehar pasta, arroz, entsalada, tortilla, haragi/arrainen laguntza gisara… aprobetxatzea. Edo berdin aste haseran egin zenezaken oilasko ta barazki salda batekin, barazki, oilasko eta salda bera beste errezeta batzuetan aprobetxatuz hurrengo egunetan.
    Helburua izanik era erraz, merke eta osasuntsuan asko konplikatu gabe ganoraz jatea.
    Honek berak ez luke agian emango euskara hutseko webgune baterako, baina ideia gisara proposatu nahi nuke noizbait zuen bideoetako edo artikuluetako batean horrelako zerbait egin dezazuen.