Zoki

zoki059.jpg
Aspaldi haren berririk ez, eta hara non azken liburua bidali didan Francisco Javier Irazoki adiskideak. Zoki-k, alegia. Ez dakienarentzat esan dezagun poeta dela Zoki, gaztelaniaz idazten duen lesakar euskaldun paristartua. Konbinazio arraroa, bistan denez, batez ere musika ikastera eta familian bizitzera dedikatzen dela gehitzen bazaio horri, bestelako lan jakinekorik gabe. Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu zuen 1992.ean haren poesia lana biltzen zuen CIELOS SESGADOS liburukotea, Félix Maraña eta Felipe Juaristiren begiratupean. Oraingo hau LOS HOMBRES INTERMITENTES deitzen da, Fernando Arambururen sarreraz lagunduta dator eta Hiperión-ek argitaratu du. Harrigarrietan harrigarri: ez da poesia, hitz lauak dira. Estrainekotz. Irakurtzen hasi baizik ez naiz egin, baina poesia egiten du Zokik hitz lauz idazten jarrita ere: Saben que puedo ser el enemigo, nueva diana de su odio, porque duermo al lado de una niña que sueña con búhos. Gogoan dut jainkoekin ari zela haserre bere poema zahar batean, eta harroki esaten zien: Ahaztura da loratzen den gauza bakarra (El olvido es lo único que florece).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)