Ziriako Andonegi IV. ipuin sariketa

Ziriako Andonegi IV. ipuin sariketa

Ziriako Andonegi IV. ipuin sariketa

Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:

1. Euskaraz idatzita egon behar da, eta originala eta argitaratu gabekoa izan behar du.

Beste lehiaketaren batean saririk jaso duten lanek ezingo dute parte hartu.

.

2. Gaia librea da.
Gutxienez hiru orrialde eta gehienez, hamar izango ditu. Ordenadorez idatzirik egon behar du: Arial edo Times New Roman erabilita, eta 12 neurrian, orri zurietan, bi espaziotara eta orrialde bakarretik idatzita egon beharko du.
Lan bakoitzaren hiru ale bidaliko dira.

.

3. Hurrengo sariak egongo dira:

  – Lehenengo sari bat: 18 urtetik gorakoentzat.

  – Bigarren sari bat: mutrikuar onenarentzat.

  – Hirugarren sari bat: 16 – 18 urte artekoa.

Idazle berdinak ezingo du bi sari jaso lan berberarekin baina bai bi lan ezberdinekin.

.

4. Aurkezteko modua: korreo arruntaz edo elektronikoz. Korreo arruntaz egiten bada, idazlanak izenburua eta egilearen goitizena eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu.

Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, egilearen izen-abizenak, goitizena, adina, helbidea, korreo elektronikoa, telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia.

Korreo elektronikoz egiten bada, mezu bat bidaliko da eta bi fitxategi erantsiko dira, bat idazlana eta goitizenarekin eta beste bat egilearen datu guztiekin, NAN-aren kopia barne.

.

5. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du. Bere erabakia itzulezina izango da.

.

6. Aurkeztutako lanen maila egokia ez bada iruditzen sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

.

7. Lanak aurkezteko epea irailaren 21etik urriaren 30era izango da.

.

8. Aurkeztutako lanak ez dira bueltatuko.

.

9. Hiru sari egongo dira:

Lehenengo saria: 600 €

Mutrikuar onenarentzat: 200 €

16 – 18 urte artekoa: 100 €

.

10. Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira:

Mutrikuko Udala

Kultura Saila.

Ziriako Andonegi ipuin lehiaketarako dela adierazita

Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku – Gipuzkoa.

Edo: Kultura@mutriku.net helbidera.

.

11. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako obrak argitaratzeko eskubidea.

ZiriakoAndonegi

Ziriako Andonegi IV. ipuin sariketa

Ziriako Andonegi IV. ipuin sariketa
ipuin lehiaketa, literatura, Motriku, Ziriako Andonegi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude