Zintzilikatuta

narr72.jpg

“Euskal literaturaren diruak” gaia erabili genuenean, batzuek esan zenuten Interneten zeukala irtenbidea orain liburu denak. Nik hori ez dut sinisten, baina, egia esan, Susarekin argitaratzen dudanetik, beti zintzilikatu ditugu liburu osoak sarean, pentsatuz handitu egiten direla irakurleak izateko aukerak. Azken finean, argi geratu zen idatzi haietan, euskal idazleak ez duela txaletik erosiko liburu batek emandako irabaziekin. Bihar aurkeztuko dugu ITURRINO HANDIA izeneko eleberria, baina, nahi duenarentzat, jada sarean dago. Osorik.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Zintzilikatuta”-ri buruz

  • SAREAN DA H. ETXEBERRIAREN AZKEN ELEBERRIA…

    ITURRINO HANDIA du izena H. Etxeberriaren azken eleberriak. Bihar aurketuzko dute jendaurrean, baina dagoneko sarean jarri du osorik SUSA argitaletxeak….

  • Kaixo!!

    Nik oraindik nirean jarraitzen dut, irtenbidea internet erreminta moduan erabiltzean dagoela pentsatuz. Baina bigarren gauza bat ere esan nuen, lizentzia kontua. Interneteko liburuen lizentziek, hauek beste guneetan zintzilikatzen utziko baligukete eta hauen kopiak egiten -inprimatu eta norbaiti utzi adibidez-, ziur nago horrek lagunduko lukeela.

  • Inko, ez dut uste “baimenik ez dagoelako” inor horrelakorik egin gabe geratuko denik. Ez dakit editorialak zer esango duen, baina nire aldetik baimena daukazu nire liburu guztiak kopiatu, inprimatu edo nahi duzuna egiteko, beti ere irakurtzeko bada eta ez, noren testuak diren esan gabe beste zerbaiterako erabiltzeko. Hala ere ohar bat, ITURRINO HANDIAK 13 euro balio du. Hortik nik 1’3 euro jasoko ditut. Ez al da zintzoagoa (eta merkeagoa, eta erosoagoa) liburua erostea folioak inprimatzen ibiltzea baino? Ez gaitezen absurdoan erori, eta har dezagun kontutan autoreak, editoreak, banatzaileak eta liburu saltzaileak ere bizi behar dutela. Zela-hala izanik er. Ala ez?

  • Ados! orduan proba pare bat egingo dut kuriositatea asetzeko.

    Liburua erostearen inguruan, noski dela zintzoagoa, erosoagoa eta hobea liburu osoa inprimatzea baino, eta liburu formatu bera askoz ere erosoagoa eta erakargarriagoa da folio multzo bat baino; prezio aldetik ere, diru hori igande batean xahutu dezakegu zinera joan, palomitak erosi eta kafe bat hartzen. Liburu zatiak edo lehen atala edo inprimatzea izango litzateke ideia.