Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi euskal filmak

Euskal zinemari eskainitako saila da Zinemira, Euskal Herrian filmatu edo ekoiztutako filmei eskainia. Aurten zortzi izango dira Donostiako Zinemaldiko sailak hartuko dituen filmak:

“Un otoño sin Berlín” (Lara Izagirre)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“June jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean. Etxerako buelta mingarria izango da: familia eta lehenengo maitea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizea bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du”.

.

.

“District Zero” (Jorge Fernández Mayoral, Pablo Tosco eta Pablo Iraburu Allegue)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Zer gordetzen du errefuxiatu baten telefonoak barruan? Haren oroitzapenak, memoria, nortasuna eta ihesean atzean utzitako munduarekin harremana. Zataari-ko errefuxiatu-eremu batean, mugikorrak konpontzeko denda bateko egunerokotasuna kontatuko digu film honek”.

.

“Gure sor lekuaren bila” (Josu Martínez)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da”.

.

“Jai Alai Blues” (Gorka Bilbao Ramos)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Jai Alaiaren historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alaiaren historia beraren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoitan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean…”.

.

“#Jazzaldia50” (Carlos Rodríguez)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Donostiako Jazzaldiak bere berrogeita hamar urteko historia laburbildu du dokumental honetan, jaialdi horretan protagonista izandakoen lekukotasunen eta betirako oroimenean iraungo duten kontzertu paregabeen irudien bitartez”.

.

.

“Pos eso” (Sam Orti Marti)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Animazioko zinema-zuzendari Sam-en lehen film luzea. La Trinik, mundu osoan ezaguna den flamenko-dantzari batek, bertan behera utziko ditu tablaoak, senarra hil zitzaionetik depresioak jota baitago. Deabru maltzur batek hartuko du haren zortzi urteko semea, Damian, eta gaiztakeria krudel eta odoltsuak egitera behartuko du”.

.

“Sanctuaire / Sanctuary” (Olivier Masset-Depasse)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Film honek elkarren etsai diren bi gizon eszenaratuko ditu; desadostasunak gorabehera, elkar ezagutzen eta errespetatzen ikasiko dute: Domingo Iturbe “Txomin” da bata, ETAko aparatu militarraren burua; Grègoire Fortin bestea, Mitterranden garaiko Justiziako ministroaren kontseilaria”.

.

.

“Walls” (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán)

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak“Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa”.

.

Lau euskaraz eta lau mundu mailako estreinaldian

Zinemira eta Irizar sariak

Vázquez eta Riveroren “Psiconautas”, Martínezen “Gure sor lekua”, Bilbaoren “Jai Alai Blues”, Izagirreren “Un otoño sin Berlín”, Sharrocken “Pikadero”, Iraburu eta Molinaren “Walls” eta Altunaren “Amama” filmak izango dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko zazpi hautagaiak.

Bere aldetik, Zinemira Saria Karmele Soler makillatzaileak jasoko du aurten, irailaren 22an.

Zinemirak aurkeztuko dituen zortzi filmak

Donostiako Zinemaldia, filmak, zinema, Zinemira
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude