Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak

Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak –

«Zinemaldiko euskal ekoizpena, inoizko oparoen» izeneko sarrera aurkeztu genuen orain gutxi, bihar hasiko den jaialdiko Zinemira saila aurkezterakoan. Hogei filmez osatutako ekoizpenaren berri eman genuen orduan, esan gabe guztiak ez zirela euskarazko lanak. Horregatik, «Erabat edo hein batean euskarazkoak diren filmak» aurkeztera gatoz orain, Donostiako 66. Zinemaldiak berak horrelaxe zerrendatuak.

Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmakBihar hasi eta irailaren 29an bukatuko den jaialdian, guztira hamalau filmetan entzun ahal izango dugu euskara, iaz baino dezente gehiagotan. Aparte, azken urteetan egin ohi denez eta umeei begira, euskarara bikoiztutako filmak proiektatuko dira Haurrentzako Zinema atalean -urtean zehar Zinema Euskaraz programak estreinatutako filmak dira gehienak-; eta gainera,  gainontzeko sailetan ere izango da euskarazko azpitituludun filmen emanaldiren bat.

Gogoratu nahi dugu, bestalde, Euskal Zinemaren Galan, irailaren 25ean, Zinemirak Ramon Agirre antzezlea sarituko duela.

Hemen duzue zerrenda osoa:

.

.

Sail Ofiziala

.

«Dantza», Telmo Esnal

Zinemagile ez ezik dantzaria ere baden Telmo Esnal zarauztarraren filma -Glocal in Progress saria irabazi zuen iaz- Emanaldi Berezi legez botako dute Sail Ofizialean, eta dagoeneko agortua du emanaldi guztietarako aurresalmenta. Sinopsi poetikoa du, halafede!

«Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona.

Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat».

.

.

Zuzendari Berriak

.

«Oreina», Koldo Almandoz

.

“Dantza” bezala, Txintxua ekoiztetxearen lana da “Oreina”, Koldo Almandozen bigarren lan luzea, “Sipo phantasma” eta gero. Honek ere agortuak ditu dagoeneko emanaldi guztietarako aurresalmentak.

«Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora».

.

.

Culinary Zinema

.

«Bihar dok 13», Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte

.

Aitor Bereziartua eta Ander Iriarteren lana sukaldaritzari eskainitako sailean botako dute, beste kultur disziplina batzuei buruz ere mintzo den arren -zuzendariekin batera, Izaskun Arandia zuzeularia da filmaren gidoigile-. Jaialdiko azken bi eguneta ditu emanaldi guztiak, eta badira sarrerak salgai.

«Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita espirituala) mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute.

Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako “Bihar dok amairu” menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio».

.

.

Zinemira

Euskara presente duten film gehienak sail honetakoak dira, eta aurreko sarrera batean aurkeztu genituen. Beraz, bakoitzaren trailerrak aurkeztera mugatuko gara:

 

«Izaro», Txuspo Poyo

 

«Gure Oroitzapenak», Oskar Alegria, Mireia Gabilondo, Özcan Alper, Asier Altuna Iza, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Machado Quintela, Maialen Sarasua

.

.

Zinemira (Euskal Zinemaren Gala)

.

«Jainkoak ez dit barkatzen», Josu Martínez

.

«Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…

Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza»

.

.

Zinemira (Kimuak)

Kasu, Zinemira Kimuak ataleko lan hauek film laburrak dira, lauak elkarrekin emanaldi bakarrean eta profesinalentzako baino proiektatuko ez direnak.

.

«Ama», Josu Martinez

«1915eko uda. Baxe Nafarroako Baigorri herriko auzo urrun batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da».

.

«Espedizio handia», Iban del Campo

«Gizakiak, berez dena baino gehiago izan nahi du, izarren hautsa baino zerbait gehiago».

.

«Ez nazazue esnatu», Sara Fantova

«Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du».

.

«Zain», Pello Gutiérrez

«Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien / arrazoi gordea, / nora ote dijoan denbora aldakorrak / daraman bidea».

.

.

.

Haurrentzako Zinema -bikoiztutako filmak-

«Zinemira Euskaraz programaren barruan, Zineuskadiren laguntzaz, haurrentzat pentsatutako film aukeraketa bat eskainiko da, euskarara bikoiztua».

.

«Paddington 2», Paul King (goizero Belodromoan)

«Oihaneko kuadrila», David Alaux

«Maya erlea, Ezti-jokoak», Noel Cleary

«Richard zikoina», Toby Genkel eta Reza Memari

«Sagu eta Pagu, altxor handia», Engin Bastürk

«Ninjago Lego», Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan

.

.

.

Euskarazko azpitituluak dituzten filmak:

.

Zuzendari Berriak

  • «Boku wa Iesu-sama ga kirai / Jesus», Hiroshi Okuyama
  • «Der Läufer / Midnight Runner», Hannes Baumgartner
  • «Nëntor i ftohtë / Cold November», Ismet Sijarina
  • «Neon Heart», Laurits Flensted-Jensen
  • «Serdtse Mira / Core of the World», Nataliia Meshchaninova
  • «The Third Wife», Ash Mayfair
  • «Un om la locul lui / A Decent Man», Hadrian Marcu

.

Horizontes Latinos

  • «Ferrugem / Rust», Aly Muritiba

.

Zabaltegi-Tabakalera

  • «Kraben Rahu / Manta Ray», Phuttiphong Aroonpheng
  • «Sophia Antipolis», Virgil Vernier

.

Perlak

  • «Se Rokh / 3 Faces», de Jafar Panahi
  • «Ash Is Purest White», Jia Zhang-ke
  • «Mirai», Mamoru Hosoda
  • «Un día más con vida / Another Day of Life», Raúl De la Fuente, Damian Nenow

.

Culinary Zinema

  • «Little Forest», Yim Soon-rye
  • «Ramen Shop», Eric Khoo
  • «The Heat: A Kitchen (R)evolution», Maya Gallus

.

Zinemira

  • «Gallo», Antonio Díaz Huerta

.

Muriel box

  • «Daybreak», Compton Bennett
  • «Dear Murderer», Arthur Crabtree
  • «Eyewitness», Muriel Box
  • «Holiday Camp», Kenneth Annakin
  • «The BeachComber», Muriel Box
  • The Seventh Veil»,Compton Bennett
  • «The Years Between», Compton Bennett
Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak Zinemaldian euskaraz mintzoko diren filmak
Donostia, euskal filmak, euskara, zinema, Zinemaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude