‘Igelak’, ‘Paperezko Ahotsak’ eta ‘Gutik Zura’, Zinemaldia.Cat jaialdian sarituak

‘Igelak’, ‘Paperezko Ahotsak’ eta ‘Gutik Zura’, Zinemaldia.Cat jaialdian sarituak

Igande gauean, hiru euskal filmek errekonozimendua jaso dute Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Zinemaldia.Cat jaialdian Urrezko Txapelak irabazita.

Patxo Telleriak zuzenduriko “Igelak” filmak Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du. Dokumental Sailean berriz, Estibaliz Urresolaren “Paperezko ahotsak” izan da garaile. Eta azkenik, Jon Maiaren “Gutik zura” lanak jaso du Euskarazko Lanik Onenaren AzkueFundazioa Urrezko Txapela.

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizio honetan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden-ek (zuzendaria) osatu dute epaimahia.

Urrezko Txapelak, Cinemes Girona aretoetan, banatu dira Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.

'Igelak', 'Paperezko Ahotsak' eta 'Gutik Zura', Zinemaldia.Cat jaialdian sarituakAurton ere luxuzko filmeak parte hartu dute programazioan: ROCKANROLLERS [Juanma Bajo Ulloa], IRAGAN GUNEA BERLIN [Maider Oleaga] GUTIK ZURA [Jon Maia], VOCES DE PAPEL [Estibaliz Urresola], PEDALÓ [Juan Palacios], IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [Iratxe Fresneda], ACANTILADO [Helena Taberna], IGELAK [Patxo Telleria], EL ATAÚD DE CRISTAL [Haritz Zubillaga], GERNIKA [Koldo Serra], KALEBEGIAK [Maider Fernandez] eta KIMUAK.

Luxuzko programazio, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskaini dira  zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleekin izateko tartea, pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail ozialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izan dira.

‘Igelak’, ‘Paperezko Ahotsak’ eta ‘Gutik Zura’, Zinemaldia.Cat jaialdian sarituak
Euskal zinema, Gutik ZURA, Igelak, Paris. Paperezko Ahotsak, zinema, zinemaldia.cat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude