Zinemaldi "alternatiboa" Kortxoenean

Groseko Kortxoenea gaztetxeak ekimen berezia prestatu du, Donostiako zinemaldiaren itzalean, beste zine jaialdi bat antolatu baitu. Gaur hasi eta larunbata bitartean proiekzio eta solasaldi erakargarriak izango dira Kortxoenean. “Zinemaldiak aukera handia ematen digu donostiarroi kultura dastatzeko, ikusteko eta gozatzeko. Kultura herritarron eskura egotea gustuko dugu, noski baietz, hori baino gauza hoberik ez da. Hori ez da, ordea, gure kezka. Kezkatzen gaituena eredua bera da: alfonbra gorri, makillaje, argi eta izarrek sustatzen duten Donostia elitista”, salatu dute antolatzaileek.

Gai nagusia 80ko hamarkadako euskal zinema izango da: “euskal nortasunaren isla argia dela uste dugu. Bestalde, orduko garai gogorren isla ere bada: gatazka militarra, errepresioa, drogak,..”, azaldu dute. Zinemaldi ofizialaren formatutik haratago, Donostiako gazteak ikusle ezezik, parte-hartzaile izatea nahi dute. Proiekzioez gain, beraz, film laburren txapelketa ere izango da.

Honatx egitarau osoa:

Gaurkoan, 19:00etan: 27 ordu filma eta jarraian, Martxelo Rubio aktore protagonistarekin solasaldia.

Bihar, 19:00etan: 100 metro filma eta Klara Badiola pelikularen aktoreekin solasaldia.

Ostegunean, 19:00etan: 20 segundutako txapelketa eta ondoren, Gazteok filma.

Ostiralean, 19:00etan: Zine feminista. Mujer contra mujer laburmetrai bilduma.

Larunbatean, Rally txapelkelta 9:00etatik 21:00tara. 20:00etan Karmma taldearen kontzertua. 21:00etan laburmetrai txapelketa.

MzM5Mg==

Irudia | Zinemaldi alternatiboa Kortxoenean | Kortxoenea Gaztetxea | LGPL
Zinemaldia
Irati Elizalde

kazetaria-edo

4 pentsamendu “Zinemaldi "alternatiboa" Kortxoenean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude