Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketan 12 herrialdetako 14 eskolak hartuko dute parte

MzM0NQ==

Hamabi herrialdetako hamalau zentrotako hamalau film labur hautatu dituzte Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketan parte har dezaten. Honako herrialde hauetakoak dira, hain zuzen ere:  Alemania, Argentina, Kolonbia, Kuba, Txile, AEB, Espainia, Finlandia, Israel, Polonia, Erresuma Batua eta Singapur. Mundu osoko 24 herrialdetako 59 zinema eskolak eman dute izena aurtengo irailaren 22, 23 eta 24an izango den topaketan.

Zinemagile gazteei profesionalizatzen laguntzeko asmoz, hautatutako film laburrak jendaurrean eta Zinemaldira gonbidatutako profesionalen aurrean emango dira, giro ezin hobean. Zinema ikasleek, irakasleek eta profesionalek hainbat gai aztertu eta komentatuko dituzte, besteak beste, sormenari, ikus-entzunezko industriaren funtzionamenduari, joera berriei eta zine eskoletako planteamendu pedagogikoei buruzkoak.

Danis Tanociv zuzendaria buru izango duen epaimahaiak Panavision sariaren irabazlea aukeratuko du. Horrez gain, hiru zuzendariren izenak hautatuko ditu epaimahaiak, datorren Cannesko zinema jaialdian film laburrei zuzendutako Short Film Corner lehiaketan parte har dezaten.

Irudia | Danis Tanovic eta Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketa | zinemaldia | LGPL

kazetaria-edo