[Zinema Euskaraz] LEGO 2 filma
[Zinema Euskaraz] LEGO 2 filma –
Zinema Euskaraz programak “LEGO Filma 2” euskaraz estreinatuko du Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.
Zineuskadik bultzatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, gaur, otsailak 8, pantaila handira itzuliko dira duela bost urte mehatxu erraldoi bati (LEGO DUPLO inbaditzaileak) aurre egin behar izan zioten Bricksburg-eko heroiak.
Lehen abentura hartan bizi izandako gertakizunen ondoren, “LEGO Filma 2”k LEGO DUPLOko inbaditzaileak iritsi ondoren blokeen munduan izandako hondamendia erakutsiko digu. Emmet, Lucy, Batman eta gainerako lagunek Danimarkako jostailu horien haurrentzako bertsioari eta bertsio estralurtarrari aurre egin beharko diote. Bidean, Rex Dangervestekin egingo dute topo. Emmeten “lidergoa” arriskuan jarriko duen abenturazale berri eta harroxkoa da.
Warnerrek Danimarkako jostailuen marka entzutetsua pantaila handirako frankizia bihurtu du. “Batman: LEGO filma” eta “LEGO Ninjago filma” lanen ostean, ekoizpen-etxea sagaren bigarren zatia prestatzeko lanean aritu da. Mike Mitchell arduratuko da zuzendaritza lanez. Phil Lordek eta Christopher Millerek, Bob Waksbergekin eta Michelle Morganekin batera, seriearen lehen filma prestatu zutenek, idatziko dute gidoia. Orain arte, Warnerrek ez du sinopsi ofiziala argitaratu eta, ondorioz, ez ditugu ezagutzen istorioaren xehetasunak.
.
Aretoak
Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera bultzatzen du kultur komunikaziorako bitarteko moduan. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren esku. Gaur, “LEGO Filma 2” areto hauetan estreinatuko dute:
- Donostiako Antiguo Berri
- Bilboko Golem Alhóndiga
- Errenteriako Niessen
- Getxo zinemak
- Durangoko Zugaza
Eta IRUÑERRIAN ERE BAI! Golem la Morean :):):)
Ikusi euskarara bikoiztutako azken filma izan daitekeena!!!
Bai, ikusiko diagu! Ha ze parrak botako dizkiagu, familia osoak!
Bestalde, nik uste, Zine Euskadik lan ona egiten zuen, (etbk ez bezala), eta pelikula ona zenean, jendeak erantzuten zuen. Ohitura sortzen ari zen. Eta noski, film gehiago bikoiztuko balira, ba, askoz hobeto.