Zinema euskaraz doan sarean…

Zinema euskaraz doan sarean

Gabon hauetako arratsalde  ilun eta hotzetarako primerako plana duzue Kulturklik.com webgunean. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura sarean streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan.

Ekimenaren bigarren urtea da hau eta aurten, 13 film berri gehitu dituzte zerrendara: 80 egunean, Arriya, Izarren Argia, Olentzero eta oparien ordua edota Amerikanuak, besteak beste.

Filmak ikusteko, zerrendako izenbururen batean klik egin beharko dugu. Ondoren, filmari buruzko zenbait datu aurkituko ditugu –iraupena, generoa, aktore zerrenda, urtea…- eta beherago, “Filma ikusi” testuan klik eginda, hasiko da emanaldia.

Dena den, ez dago filma jaisterik off-line ikusteko, zuzenean internetera  konektatuta ikusteko aukera dago bakarrik, hau da, streaming bidez.

Ekimena Gabonetan zehar bakarrik egongo da martxan, urtarrilaren 15a arte, hain zuzen. Zein film ikusi nahi duzu arratsalde triste honetan?

Zinema euskaraz doan sarean

Seriefiloa naiz.

6 pentsamendu “Zinema euskaraz doan sarean…”-ri buruz

  • Joe, gabonetan bakarrik egongo dira ikusgai?! Enfin. Amerikanuak ikusiko nuke gustora! Uste dut badudala zer egin urtarrilaren 1ean…!

  • Bide batez, “Luzio” dokumentala ere oso gomendagarria. Protagonista solaskide izan genuen Usurbilgo Sutegi aretoan, eta benetan interesgarria izan zen.

  • felipe baraka 2011-12-30 17:07

    Film horietariko asko kulturklik-eko helbide horretan egon dira amaitzear dagoen urte osoan.
    Ea hurrengo urterako euskarazko pelikula gehiago jartzen duten guztion ikusgai.

  • Amonamantangorri 2011-12-30 19:06

    Interesgarria, batez ere JATORRIZKO BERTSIOAN euskaraz diren filmengatik. Gainerakoan, elebiduna naizenez gero, gaztelaniaz egindako film bat euskaraz bikoiztuta ikustea nahiko jarduera absurdoa iruditzen zait. Ingelesez ongi dakien batek nahiago du Grand Torino Clint Eastwooden bozarekin ikusi, Constantino Romeroren bozarekin baino. Lucio anarkista igeltseroak gatz eta piper gehiago du Kaskanteko doinuerarekin.

  • Arabako errioxarra 2011-12-31 00:56

    http://www.euskal-encodings.com/ Euskal filmak edo serieak jaisteko webgune hau gomendatzen dizuet.

  • […] Albistea webgune honetatik hartu dugu: zuzeu albistaria […]