[Zinema Euskaraz] Arratoi pirata

[Zinema Euskaraz] Arratoi pirata –

Zineuskadiko Zinema Euskaraz programari esker, bihartik aurrera “Arratoi pirata” zinema aretoetan izango da ikusgai, euskaraz.

.

“Arratoi Pirata eta hazteko beste abentura batzuk” filmak bidelapur gozozaleenaren istorioa kontatzen du. Zaldi gainean dabilela, Arratoi Piratak bidean topatzen dituen bidaiariei janaria lapurtzen die. Baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin gurutzatuko da. Filma osatzeko, Grufaloa lanaren egileek sortutako istorio hau haztearen abenturaren inguruko beste hiru film laburrekin batera aurkeztuko da.

Jeroen Jaspaert-ek (“Stick Man”) zuzendu du haurrei bideratutako film hau, eta honako zinema aretoetan izango da ikusgai:

  • Antiguo Berri (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Golem La Morea (Iruñea)

.

Apirilean beste bi film

Apirilean beste bi film pantailaratuko ditu Zinema Euskaraz programak, “Alfombra magikoa” apirilaren 5ean eta “Terra Willy” apirilaren 26an.

“Alfombra Magikoa”, film labur onenarentzako Oscar sarietarako hautagai izan den Karsten Kiilerich-ek zuzendu du, eta Hodja-ren istorioa kontatzen du. Hodja gurasoekin eta Raya ahuntzarekin batera Pjort-en, Bulgislav-eko basamortuko herrixka batean, bizi den haurra da. Pjort toki polita da, baina txikia, eta Hodjak egunero egiten du amets zerumugan ikusten dituen mendiez harago dagoen mundu handia bisitatzearekin.

“Terra Willy” filmean (haurrei zuzendua hau ere), espazioan zehar gurasoekin misio batean bidaiatzen ari den haurra da Willy. Istripu bat dela eta, espazio-ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio-ontzitik atera eta gurasoengandik aldenduko da, eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur. Buck izeneko bizirauteko robotarekin, eta bere lagun estralurtar berriarekin, Flash-ekin, batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da, mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean.

[Zinema Euskaraz] Arratoi pirata
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “[Zinema Euskaraz] Arratoi pirata”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude