Zer berri zinema aretoetan?

Zer berri zinema aretoetan? –

Estreinaldiak: Azaroak 17

Zer berri zinema aretoetan?

Egilea: Ines Arrue Unanue

.

Elkarrekin-together

Donostia Zinemaldian aurkeztu ondoren, Euskal Herriko pantailetara iritsiko da azkenik Migueltxo MolinaPablo Iraburu eta Igor Otxoa zuzendarien azken proiektua. Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera bidaiatuko du. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal  balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango dira, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela.

Justice League

Bueltan dira super heroiak Zack Snyder zuzendariaren fikzio estatubatuarraren eskutik. Aspaldi galdu zuen gizartearenganako fedea errekuperaturik, eta Superman heroiaren ekintza altruistan inspiraturik, Diana Prince kide berria erreklutatuko du Bruce Wayne salbatzaileak. Elkarren indarrak batu, eta haiekin taldea osatu eta gaizkia borrokatuko duen beste meta gizaki batzuk topatzeko bideari ekingo diote Batman eta Wonder Womanek.  Aquaman, Cyborg, Flash… aurrekaririk gabeko ejertzitoa osatuko dute.  Lur-planeta arriskuan jarri duen mehatxua garaiezin bilakatu baina lehen jardutea izango da haien erronka.

Breathe

Robin gaztearen istorio erreala ekarriko digu filma ingeles honek, Andi Serkis aktore ezagunak zuzendutako drama baten itxurarekin. Gazte erakargarri eta abenturazalea da Robin, ezustean polioak geldirik utziko duen arte. Bira drastikoa emango du orduan bere bizitzak.

El Autor

Donostia Zinemaldian hasi zuen ere bere ibilbidea Manuel Martin Cuenca zuzendariak gidatutako pelikulak. Javier Cercas idazlearen ‘El móvil’ eleberrian oinarriturik, banandu berri den Alvaro idazle frustratuaren sorkutza bidea azalduko du pantaila handian.  Irudimen edo idazketarako inolako dohain berezirik gabe, protagonista ez da gai amesten duen eleberria idazteko. Idazketa irakasle batek lagunduta, fikzioa errealitate baten talaiatik idazten dela ikasiko du, eta inguruko subjektuak manipulatzen hasiko da, erraz salduko den istorio horren osagaiak lortu arte.

Hikari (Radiance)

Canneseko jaialditik apal igaro ostean, zinemetan izango du bigarren aukera japoniar jatorriko maitasun istorio honek. Drama eta elbarritasuna uztartzen ditu Naomi Kawase zuzendariaren filmak, ikusmena galtzera doan argazkilari baten eta neska gazte baztertu baten amodiozko abentura.

Isla Calaca 

Etxeko txikiek ere beren aukera izango dute asteburu honetan, Leopoldo Aguilar mexikarraren animaziozko proposamen honen eskutik. Monstruo izaeratik gertu dagoen jatorri berezia duela deskubrituko du Lukas gazteak, ezustean gizaki itxura galdu eta gorputz ezaugarri bereziak garatzen hasten denean. Calaca irlan bere sustraiak bilatzera eramango duen bidaiari ekingo dio, bertan topatuko dituen arriskuak kontuan izan gabe.

Los Nadie

Maitasuna, gorrotoa, hautsitako hitzak, eta kale-etsaiak batzen dituen gazte talde bat. Bidaiatzeko grinak elkartuta, kale adierazpen eta musikan topatuko dute babesa eta ihesbidea. Hauxe Juan Sebastian Mesa zuzendariaren proposamena.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu Zinea atarian.

zoaz zinemara

Zer berri zinema aretoetan?

Euskal pantailaren gunea