Abuztuaren 18ko zinema estreinaldiak

Abuztuaren 18ko zinema estreinaldiak

Estreinaldiak: Abuztuak 18

Abuztuaren 18ko zinema estreinaldiak

Egilea: Maialen Goñi

.

The Beguiled (La seducción)

Cannesko zinema jaialdian zuzendaritza onenaren garaikurra lortu zuen Sofia Coppolak XIX. mendean girotutako drama erromantikoari esker. Colin Farrell, Elle Fanning, Nicole Kidman eta Kirsten Dunst aktoreek daramate obraren pisua; zauritutako soldadu bat neskentzako eskola batera helduko da 1864ko Virginian (AEB), eta horrek eskolaren eguneroko martxa aldatuko du. Maitasuna, jeloskortasuna, mendekua… azalera aterako dira orduan.

.

Valerian and the City of a Thousand Planets (Valerian y la ciudad de los mil planetas)

XXVIII. mendean, Valerian (Dane DeHann) eta Laureline (Cara Delevingne) espazioko agenteak giza-lurraldeen ordena zaintzeaz arduratzen dira. Alpha izeneko hirira joango dira, non unibertso osoko espezieek ezagutza elkarren artean partekatzeko bat egiten duten. Baina indar ilun batek Mila Planeten Hiriko bakea arriskuan jarriko du, eta Valerian eta Laureline gazteek hura identifikatu eta unibertsoaren etorkizuna bermatu beharko dute. Zientzia fikziozko film frantziarra Luc Besson zinegileak zuzendu du, eta nazioartean orotariko kritikak jaso ditu.

.

The Dark Tower (La Torre Oscura)

Stephen Kingen literatura-sagaren egokitzapena egin du Nikloaj Arcel zinegileak, Idris Elba eta Matthew McConaughey aktore ezagunen eskutik. Elba Roland Deschain de Gilead cowboya izango da, eta gure munduarekin antza handia duen mundu batean, beltzez jantzitako gizonaren bila ibiliko da; izan ere, beltzez jantzitako gizonak bi munduak babesten dituen dorrea suntsitu nahiko du, infernuak dena har dezan. Gure planetatik etorritako mutiko gazte batek lagunduko dio.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Abuztuaren 18ko zinema estreinaldiak

Euskal pantailaren gunea