Zinegabonak 2018

Zinegabonak 2018 –

Zinegabonak ekimena berrituta dator aurten, zozketekin, tailerrekin eta inoiz baino zinema-areto gehiagorekin.

Zinegabonak 2018Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, gazteek eta familiek jaiegunetan plan alternatiboaz gozatu ahal izateko programa egongo da abian, Zineuskadik EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean antolatua, honako areto hauetan: Bilboko Multibox – EiTB, Donostiako Príncipe, Iruñeko Golem Baiona, Errenteriako Niessen, Zornotza, Urruñako Itsas-Mendi eta, lehen aldiz aurten, BECeko Gabonetako Parkean (PIN).

Asteazkenean, abenduaren 26an, Bilboko Multibox-EiTB aretoan hasiko da Zinegabonak, stop motion teknika oinarri izango duen tailerrarekin. Tailerra Donostian, Errenterian eta Zornotzan ere eskainiko dute  eta, tokiak osatu arte, adin guztietako gazteek parte hartu ahal izateko moduan diseinatuta dago. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 7 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin batera joatea.

.

Stop Motion

Stop motion argazki-hartualdi jarraituetan oinarritutako filmatze-teknika da. Plano bakoitza aurrekoarekiko zertxobait aldatzen da eta, hala, animazio baten ilusioa sortzen da. Marrazki bizidunetan eta plastilinazko edo material moldagarriekin sortutako panpinekin egindako film laburretan ikus dezakegu hori, adibidez.

Teknika horren ezaugarri zirraragarriena honako hau da: parte-hartzaileak ez daki emaitza zein izango den amaituta ikusi arte. Tailerra garatzeko beharrezko materiala Zineuskadik eskainiko die parte-hartzaileei, zinema-aretoan bertan. Tailerren prezioa filmetako berbera izango da: saio bakoitzeko euro batekoa.

.

BECeko Gabonetako parkean

Gainera, aurten, Zinegabonak programa zabaldu egingo da arratsaldeko ordutegira (18.00) Barakaldoko BEC eraikinean egin ohi den Gabonetako Parkean (PIN) eskainiko diren fi filmekin. Honako hauek dira hautatutako filmak: “Zikoinak” (abenduak 22 eta urtarrilak 3) eta “Batman Lego” (abenduak 23 eta urtarrilak 4); bi filmak Warner Bros. Animation-ek ekoitzi ditu. Saioak doakoak izango dira egun berean PINeko sarrera aurkeztuta.

Gainerako programazio zinematografikoari dagokionez, nabarmendu beharrekoa da familia osoarentzako filmak direla. Hala, adin ezberdinetako ikusleek aisialdiaz euskaraz gozatu ahal izango dute lan hauekin: “Maya Erlea: ezti-jokoak” (Australia, 83’), “Harpetarra” (Erresuma Batua, 90’), “Albert” (Danimarka, 80’), “Richard Zikoina” (Alemania, 80’), “Sagu eta Pagu” (Turkia, 88’), “Igelen Erresuma” (Txina, 86’), “Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa” (Italia, 120’), “Axel heroi txikia” (Txina, 80’), “Iparraldeko Norman” (AEB, 66’) eta “Olentzero eta Amilaren sekretua” (Euskal Herria, 70’).

Honako hau da tailerren eta filmen egutegia:

.

BILBOKO MULTIBOX ARETOAK

Asteazkena, abenduak 26, 11.30ean Stop motion tailerra

Osteguna, abenduak 27, 11.30ean “Paddington 2”

.

DONOSTIAKO PRINCIPE ZINEMAK 

Ostirala, abenduak 28, 11.30ean Stop motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11.30ean “Maya Erlea: Ezti-jokoak”

Igandea, abenduak 30, 11.30ean “Igelen Erresuma”

.

ERRENTERIAKO NIESSEN ZINEMAK

Osteguna, abenduak 27, 11.30ean Stop motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11.30ean “Harpetarra”

Igandea, abenduak 30, 11.30ean “Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa”

.

ZORNOTZAKO ZINEMAK

Asteazkena, abenduak 26, 11.30ean Stop Motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11.30ean “Albert”

Igandea, abenduak 30, 11.30ean “Axel heroi txikia”

.

IRUÑEKO GOLEM BAIONA

Larunbata, abenduak 29, 11:.30ean “Richard Zikoina”

Igandea, abenduak 30, 11.30ean “Iparraldeko Norman”

.

URRUÑAKO ITSAS MENDI ZINEMA

Larunbata, abenduak 29, 11.30ean “Sagu eta Pagu”

Igandea, abenduak 30, 11.30ean “Olentzero eta Amilaren sekretua”

Zinegabonak 2018

Zinegabonak 2018 Zinegabonak 2018
animazioa, euskara, haurrak, stop-motion, zinea, Zinegabonak, Zinema euskaraz, zineuskadi
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

3 pentsamendu “Zinegabonak 2018”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude