[ZINEA] Errementaria, deabrua eta euskalki arabarra

Errementaria, deabrua eta euskalki arabarra –

Errementaria, deabrua eta euskalki arabarraAlex de la Iglesia eta Paul Urkijoren azken lanak oso, oso, itxura ona dauka, bai begientzak eta bai entzumenarentzat. Trailerrean berehala nabaritzen da filmeak ikuspegi teknikotik daukan kalitatea, baina horretaz gain, euskaraz, jatorrizko euskaran, ikusi ahalko dugu.

Joxe Migel Barandiaranek jasotako “Patxi Errementaria” herri-ipuinaren moldaketa librea izango da filma.

Fantasiazko generoko anbizio handiko ekoizpena izango da “Errementari“, euskaraz filmatua, garai bateko Arabako euskararen trazekin, eta Paul Urkijo zinemagile gasteiztar sarituaren lehen film luzea izango da. Filmaketak hilabete eta erdi iraun zuen, eta Euskal Herriko hainbat tokitan egin ziren grabaketak, hala nola, Musikiz eta Ubidea (Bizkaia), Aizpurutxo, Itsaso eta Agorregi (Gipuzkoa), Antoñana, Korres eta Miñanoko Parke Teknologikoa (Araba).

“Errementari” filmaren beste berezitasunetako bat da euskaraz filmatzeko apustua. Ipuinaren jatorrizko hizkuntza aukeratzeaz gain, sortzaileek urrats bat gehiago eman nahi izan dute, eta galduta dagoen euskalki baten traza eman diote hizkuntzari: Arabako euskararena. Euskalki hori berreskuratu eta ulergarri egiteko, Koldo Zuazo hizkuntzalari eta ikertzailearen laguntza jaso zuten pelikularen egileek. “Arabako Euskara” liburuaren egileak euskalkiaren ibilbide historikoa eta egungo euskararekiko duen aldea aztertu ditu.

Errementaria, deabrua eta euskalki arabarra

Sinopsia eta trailerra

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeri beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Uxue izeneko neskatxa batek errementeri misteriotsuaren lantokian sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.


Paul Urkijoren azalpenak pelikularen inguruan

Aurkezpenaren fotogaleria

  • PATXI Kandido Uranga
  • USUE Uma Bracaglia
  • SARTAEL Eneko Sagardoy
  • MATEO Jose Ramón Argoitia
  • SANTI Josean Bengoetxea
  • ALFREDO Ramón Agirre
  • TENIENTEA Gorka Aguinagalde
  • MIKEL Iñigo de la Iglesia
  • NESTOR Zigor Bilbao
  • ALASTOR Ortzi Acosta
  • LUCAS Jon Ander Alonso
  • ANA Itziar Ituño
  • FAUSTINO Gotzon Sanchez
  • BLANCA Maite Bastos

Errementaria, deabrua eta euskalki arabarra

Errementaria, deabrua eta euskalki arabarra

Seriefiloa naiz.