[Zine Kritika] The Children Act

[Zine Kritika] The Children Act –

Zinera bakarrik joatea gustatzen zait. Ohitura bat da. Ikusten ari naizen filmean murgiltzen laguntzen dit. Pantaila handiko zinema eta nire arteko asteroko errituala. Baina batzuetan amarekin joaten naiz, film konkretu batzuk ikustera. Ez dira nik normalean ikusteko hautatuko nituzkeen filmak baina aktore edo zuzendari ezagun bat tartean delako edo sariren bat irabazi duelako edo lagunen batek gomendatu dionaren aitzakiarekin, batzuetan ama eramaten dut zinera.

[Zine Kritika] The Children Act

Eta horrela, “Ze ona den Emma Thompson, e?” esanda, joan gara Richard Eyre-ren (Iris, Notes on a Scandal) The Children Act ikustera. Gaurko ikasketa garrantzitsuena: Emma Thompsonek, eta hedaduraz, edozein talentudun aktorek, ez duela film on bat ziurtatzen.

[Zine Kritika] The Children Act

Fiona Maye (Thompson) epaile ezaguna da Londreseko gortean. Familiarekin zerikusia duten kasu konplexu eta askotan eztabaidagarriak eramaten ditu, eta badirudi lana besterik ez duela egiten. Honek bere urte askoko harremanean eragina du eta egun batean bere senarra Jack-ek (Stanley Tuci) beste emakume batekin afera izango duela iragarri eta ospa egiten du maletatxoa eskuan.

[Zine Kritika] The Children Act

Gauza hauek ez dira sekula garai egokian suertatzen baina gure Fionari momentu kritikoan gertatzen zaio, eta bere harremanaren hondamenari aurre egin behar dio kasu berri eta mediatiko bat sartzen zaion momentuan. Adam (Fionn Whitehead) 17 urtetako mutil azkar bat da eta leuzemiarekin ingresatuta dago. Tratamenduaren parte bat odol transfusioa da baina bera eta bere familia Jehova Testiguak dira eta tratamendua paralizatu dute epailearen aginduaren zain.

Epaileak Adam ikustea eskatzen du, bere erabakia ze arrazoiengatik hartu duen jakin nahi du, hau da, berak horrela nahi duelako edo gurasoen/komunitatearen presiopean izan den.

Bilerak izugarrizko eragina du biengan eta Haurraren Legea erabiliz, Maye epaileak odol transfusioa hartzera behartzen du Adam. Eta hortik aurrera filma goitik behera erortzen da abiadura bizian. Sinestezinak egiten zaizkigun egoerak eta betetze lana duten eszenak bata bestearen atzetik aurkezten zaizkigu. Eta argi geratzen da protagonista Emma Thompson bezalako aktore bat ez balitz, igande arratsaldeko Antena 3-eko film baten aurrean egongo ginatekeela.

AIPAGARRIA: Emma Thompson!

Filma Ian McEwan idazle ezagunaren eleberriaren egokitzapena da. Eta McEwan bera izan da filmaren gidoilaria. Agian hau izan da filmaren arazoetako bat, eleberrigile on bat izateak ez baitu ziurtatzen gidoilari on bat izatea.

IZARRAK:  5/3

TRAILERRA:

[Zine Kritika] The Children Act
Izaskun Arandia

Zinegilea izarfilms.com hemen.me tinkoeuskara.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude