Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute –

110 proiektu aurkeztu dira, guztira, 337 gazte: neskak 176, eta mutilak 161.

Estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako 3 talde irabazle etorri dira.

Gaur, larunbata, maiatzak 6, eguerdiko 12etan eman zaio hasiera aurtengo Elhuyar Zientzia Azokari.

Azokan parte hartu duten gazteen ordezkariek moztutako zintarekin eman zaio hasiera ofiziala, eta bertan izan dira zenbait agintari eta ordezkari, besteak beste Juan Mari Aburto Rique, Bilboko alkatea, Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saileko sailburuordea, eta Leire Cancio Orueta, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete duteAurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin ospatu da. Eguerdiko 12tan hasita, Euskal Herriko ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsi dituzte Plaza Barrian, horiek izan dira eguneko protagonistak. Baina aurtengo azokan, nobedaderik ere izan da: eremu profesionalarentzako gunea eta tailerrak erdigunean. Hauen artean, azpimarratzekoa izan da ‘Musika-laborategia: REC’ izenekoa, sari-banaketaren ondoren jarraipena izan duena: Musika-laborategia: PLAY, Las Tea Party DJ’s-en eskutik.

Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen elkarlana ere aipatu behar da; horrela, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko Ingeniaritza Fakultateko eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jaso dute gazteek haien lana egiteko.

Sari gisa honako aipamenak egin dira:

  • lanaren osotasunagatik
  • lantaldearen aniztasunagatik
  • Zintzotasunagatik eta arazoei aurre egiteko gaitasunagatik
  • Lanaren originaltasunagatik
  • Ekarpen teknologikoagatik
  • Zorroztasun metodologikoagatik
  • Komunikazio onagatik
  • Irakasleen gidaritza-lanagatik

Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, FECYT-en, Iberdrolaren, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.