Zezena, adarretatik.

images6.jpg
Badirudi inork gutxik egin diola kasu honen aurreko POZA ERE MINGOTS? izeneko sarrerari. Baina gaia ez da zela halakoa. Berriro ere plazaratu nahi nuke eta, bidenabar, onurak atera. Galdera honakoa da: ZEIN HAMAR LIBURU IRAKURRITA UTZI BEHAR DU EUSKAL GAZTEAK ESKOLA?

Gehiago ere izan daitezke hamar baino —izan behar dute!—, jakina, baina saia gaitezen rankingeno 10 horiek ateratzen, gutxienez.

(Normalena eta dotoreena, lehenbizi neure proposamena argitaratzea litzateke, baina barkatu beharko didazue gaurkoan izkin egiten badiot elegantziari).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

15 pentsamendu “Zezena, adarretatik.”-ri buruz

  • Kontua ondo pasatzea bada eta gazte jendea gogoan, hauek sartuko ditut kurrikulumean: (hamar bertoko, hamar kanpoko).

    Euskal idazleetatik:

    Juan Luis ZABALA. Agur, Euzkadi.
    Joxemari ITURRALDE. Filipinetan bizi den idazlearen kontuak.
    Xabier MENDIGUREN ELIZEGI. Patakon.
    Alberto LADRON ARANA. Arotzaren eskuak.
    Andoni EGAÑA. Zaudete geldi pixka batean.
    Jose Manuel ETXEITA. Josetxo.
    Hasier ETXEBERRIA. Inesaren balada.
    Edorta JIMENEZ. Kilkerren hotsak.
    Jon ALONSO. Katebegi galdua.
    Unai ITURRIAGA. Berandu da gelditzeko.

    Kanpokoetatik:

    Truman CAPOTE. Odol hotzean. Xabier Olarraren itzulpena.
    Joseph ROTH. Edale santuaren kondaira. Matias Mujika itzultzaile.
    Jack LONDON. Midasen kutunak. Xabier Olarra itzultzaile.
    Leo PERUTZ. Bederatzietatik bederatzietara. Anton Garikanoren itzulpena.
    Raymond QUENEAU. Zazie metroan. Joxean Elosegiren itzulpena.
    Robert Louis STEVENSON: Altxor uhartea. Maria Garikanoren itzulpena.
    Daniel PENNAC. Kamoren ihesaldia. Mikel Garmendiaren itzulpena.
    Agota KRISTOF. Koaderno handia. Eskarne Mujikaren itzulpena.
    Patricia HIGHSMITH. Ripleyren jokoa. Maria Garikanoren itzulpena.
    Mark HADDON. Txakurrari gauean gertatutako istripu txikia. Xabier Olarra itzultzaile.

    Euskarazkoena osatzeko ez da aparteko arazorik egon, eta gustuak gustu hor doa neure hautua. Kanpokoekin, ordea, bestela gertatu da. Kasu honetan PIXKA BAT NO ES MUCHO esan behar dugu.

    Abentura nobelaren ildoari helduta, noizko klasikoak diren Melville, Wilkie Collins, Conan Doyle (ELKARren BRANKA bildumako ahalegin apartakoaz bestera), Verne (Karlos Zabalaren ‘Mikel Stroggoff’ izan da orainokoan bakarra), Sax Rohmer (Fu Manchuren sail osoa), Bram Stoker, H.R. Haggard (Salomon erregearena badugu, baina ‘She’ eta ‘Ayesha’, ‘Chakaren madarikazioa’… noiz euskaraz?), Jack London (‘Adventure’, ‘The star rover’…), …

    Literatura Unibertsala Bildumak 130 titulu eman ditu dagoeneko. Stevensoni adibidez bat egokitu zitzaion hor; IGELAkoei esker beste bi ditugu (‘Ballantraeko premua’ eta ‘Bahitua, David Balfourren abenturak’); BRANKA sailean ipuin bilduma bi (‘Suiziden elkartea’ eta ‘Botilako deabrua’). Eta gainontzekoa? Bederatzi eleberri falta dira hor eta ipuin asko: http://en.wikipedia.org/wiki/Robert_Louis_Stevenson.

    Gauzak horrela ere, Stevenson zorionekoa da, hiru eleberri euskaraz ditu eta. Baina eta Verne kasu, edota euskaraz sekula ez argitaratuak. Boletina elebitan ateratzen da egunero. Ezin ditugu behartu kanpoko eta barruko argitaletxeak hemen saldutako HAMAR tituluko BAT gutxienez euskaraz eskaintzera, itzulpen lana erdarazko edizioen kostoaren lepotik? Erdaraz irakurtzen dutenen aldean hamar aldiz pobreagoa litzateke gure eskura jarritako eskaintza; ez mila aldiz okerragoa, baina.

    Filmekin beste horrenbeste. Hain karu da sikiera euskarazko azpituluak ezinbestean jartzera behartuta egotea argitaratzen dituzten dvd guztietan? Zertarako dira legeak? Balia ditzagun halako kontuetan, ezta? Bueno, izan gaitezen toleranteak, argitaratzen diren hamar pelikuletatik batean subtituluak ipiniko dizkigute behintzat? Aurrekoan ’23’ filma ikusterakoan tonto-alai aurpegia geratu zitzaidan euskaraz bikoiztua zegoela konturatu orduko; hamar urtean ibili gara pelikulak bideoklubean hartzen eta uste dut kasu bakarra izan dela. Dena den, euskaraz azpititulaturik ez dut inoiz ikusi.

  • Zerua ere arrakalatuko den beldurraz baina: eta zergatik laja behar du euskal gazteak eskola 10 liburu (edo gehiago) irakurrita?
    Zeintzu lirateke 10 filmak? eta bisitatu beharreko 10 museoak? 10 antzerki obrak? Ezagutu beharreko 10 pertsonak? Entzun beharreko 10 diskak?
    Bada urteren bat edo, GARAren Mugalari gehigarrian “zergatik behartu ikasleak irakurtzera?” galderari erantzun nahi zion zutabetxo bat letu nuela (egilearen izenik ez dut buruan); gustoz hasi nintzen irakurtzen, baina ez ninduen konbentzitu, hark “zergatik behartu ikasleak?” galderari erantzuten zion eta nere kezka “zergatik irakurtzera? “da.

  • Gure eskolan 16 urte bitartean irakurtzen ditugun liburuetako batzuk dira hauek. Nahasian jarrita. Urtez urte ikasleek ustez gustura irakurtzen dituztenak. Helburua nik uste, obra fundamentalak irakurtzea baino, euskal irakurleak sortzea delako, alegia, irakurtzen disfrutatuko dutenak, euskaraz. Funtsezko 10 lan horiek gerora irakurri beharko lituzkete:
    1. Elezaharren bidetik. Martin Anso (klase hasiera guztietan elezahar bat irakurriz ahoz gora)
    2. Mila gau eta bat gehiago. Patxi Zubizarretaren bertsioa
    3.Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa. Henning Mankell
    4. Maitasuna besterik ez. Marliese Arold
    Batxilergoan, 16 urtetik aitzina:
    5. Ziutateaz, Bernardo Atxaga
    6. Galdu arte, Juan Luis Zabala
    7. Peaceful soldadua. Michael Morpurgo
    8. Eulien bazka. Hasier Etxeberria
    9. Kcappo. Pako Aristi
    10. Vredaman. Unai Elorriaga

    Beti jartzen ditugu liburu gehiago irakur ditzaten, edo beraiek egin dezaten aukera. Hemen 10 aukeratzekotan horiek hartuko nituzke nik. Berez, liburuen zerrenda luzeagoa da. Zerrenda bat 16 urte arte eta beste bat 16 urtetik gora. Baina horiek gustora irakurriz gero. Ni gustora. Horretaz gain, hileroko literatur kaiera bat daukat (kantu, poesia, iritzi artikuluz, komikiz… osatua: the best) ikasleek klase hasieretan denetik edan dezaten, onetik eta euskaraz beti. Urriko kaiera, azaroko, gorotzileko kaiera… urte amaierako kaierak eurek osatzen dituzte euren gustuko “antologiekin” (Goiko mezuari erantzunez).
    Galder ona Hasier, desiatzen nago erantzun gehiago irakurtzeko.

  • Aipatzen duzuen liburu horietatik bakar bat ere ez dut irakurri.

  • Euskaraz sortutako liburuak soilik kontuan izanda:
    1. “Etiopia”. Bernardo Atxaga.
    2. “Bestaldean”. Itxaro Borda.
    3. “Ero hiria”. Javi Cillero
    4. “Narrazioak”. Joseba Sarrionandia
    5. “Septentrio”. Aurelia Arkotxa
    6. “Obabakoak”. Bernardo Atxaga.
    7. “Hamaika pauso”. Ramon Saizarbitoria.
    8. “Joanak joan”. Jon Etxaide
    9. “Camembert helburu”. Jon Alonso
    10. “Rock´n´roll”. Aingeru Epaltza

  • Pepis andereñoaren kanonetan, liburuak barik, idazleak ageri dira, baina zentzu didaktikoagatik lotura aipatu nahi nuen.

    http://eibar.org/blogak/volga/111

  • Kasu!: Liburuen asunto honetan, larunbat gauerdiraino dago epea nahi den zerrenda proposatzeko. 20071117ko gauerdian, kito. Gero kontuak etera behar dira. Beraz, gaia interesatzen bazaizu, bota zeurea. Mertzi.

  • Gogoan dut nola eskola garaian gogozkontra aritzen ginen liburuak irakurtzen. Niri behintzat, derrigorrezko irakurketak amaitu zirenean sartu zitzaidan irakurtzeko gogoa.
    Hala ere, badira bi liburu derrigorrez izanda ere, garai hartan gustora irakurri nituenak: Obabakoak eta gehienbat, El Guardian entre el Centeno.
    Eta beste proposamen bat egitearren, eskola amaitu ondoren irakurtzeko grina piztu zidan liburua; 1984. Beti eskertuko diot unibertsitateko irakasle harri liburu hau gomendatu izana.

  • Aspaldian utzi nuen institutua (15 urte baino gehiago), baina Iñigok aipatzen dituen 10etatik 4 irakurri genituen (behartuta): “Etiopia”. Bernardo Atxaga, “Narrazioak”. Joseba Sarrionandia, “Obabakoak”. Bernardo Atxaga eta “Hamaika pauso”. Ramon Saizarbitoria. Egia esateko, ez dakit nork aukeratzen zituen, baina hautaketa ederra egiten zuen, nik irakurritako gehienak izugarri atsegin izan nituen (eskerrik asko Joseba!)

  • 1.- Koaderno Gorria. A.Urretabizkaia
    2.-Egunero Asten delako R. Saizarbitoria
    3.-Sisifo Maitemiñez.Laura Mintegi
    4.-Poliedroaren ostoak. J.M Irigoyen
    5.-Otto Pette. A. Lertxundi
    6.-Gorrotoa Lege. J. Etxaide
    7.- 110.stret eko geltokia
    8.-Sprako tranbia. Unai Iturriaga
    9.-Ehizaren erotika J. Zulaika
    10.-Udazkenaren balkoitik. Jm Irigoyen

  • -Bernardo Atxaga, “Bi anai”
    -Anjel Lertxundi, “Zorion perfektua”
    -Arantxa Urretabizkaia, “Zergatik panpox”
    -Inazio Mujika, “Azukrea belazeetan”
    -Mariasun Landa, “Krokodiloa ohe azpian”
    -Iban Zaldua, “Gezurrak, gezurrak, gezurrak”
    -Aingeru Epaltza, “Tigre ehizan”
    -Ur Apalategi, “Gauak eta hiriak”
    -Xabier Montoia, “Hezur gabeko hilak”
    -Kirmen Uribe, “Bitartean heldu eskutik”

  • Goiko batzuekin bat nator ni:

    1.UNAI ITURRIAGA, Berandu da gelditzeko.
    2.RAMON SAIZARBITORIA, Egunero hasten delako.
    3.JOSEBA SARRIONANDIA, Narrazioak.
    4.J.A. LOIDI BIZKARRONDO, Hamabost egun Urgainen.
    5.BERNARDO ATXAGA, Gizona bere bakardadean.

    A, eta zergatik ez du inork aipatu, “KUTXIDAZU BIDEA, IXABEL”?

    Etsigarria da DBH3n oraindik ere “Galtzerdi suizida” ez beste libururik ez irakurtzea, Gaztelerarako “Zalacaín el aventurero” bidaltzen diguten bitartean.

  • PUBLIKOAK HALA ESKATUTA, ez dugu tarte hau amituko, baina, arraioa!, noizbait txkundu beharko dugu ba, sortzen ari den zerrenda. Datorren asteburuan, akaso?

  • […] Jakineko gauza da euskaraz 1000 aletik gora saltzen den literatura liburua, ez dela arrazoi naturalengatik saltzen. Ez dela irakurlea dendara joan liburua eskatzera, hura ergitara eman eta bizpahiru hilabete iragan ostean. Euskal liburu bat gehiago bizi bada, edo bataz bestekotik gora saltzen bada, eskolan irakurrarazten dutelako da. Nago, gainera, hori ez dela gurean bakarrik gertatzen, inguruko industrietan ere, halatsu izaten dela hori, aldeak alde. Egileak, orduan, ez du jakiten nola hartu bere liburuen berrargitaralpenen albistea. Alde batetik, normala denez, poztu egiten da, berak egindako umetxoak bizirik jarraitzen baitu, nolabait, eta bi sos jasoko ditu ordainetan. Baina, bestetik, badaki okerreko efektuak sor dakizkiola eskolan derrigorrez irakurria izate horrek, eta agian gazteren batek ez diola barkatuko era horretan torturatu izana: heldua denean, ez dio sekula helduko egile horren liburu bati, seguru asko. Gai hau dela eta, eztabaida txiki bat jarri dugu abian Interneten, gaur egungo euskal ikasle batek zein 10 liburu (gutxienez) irakurri behar dituen jakiteko. Izan ere, bai baitira irakasle alferrak, duela hogei urtetik hona liburu berberak irakurrarazten dituztenak eta, hala, egileek ezin dute ulertu nola litekeen euren liburu zahar eta kaxkarragoak agintzen ibiltzea, berriago eta ustez hobeen aldean. Jakina, eztabaida honek ez du inolako estatistika baliorik, dozena bat pertsonak baizik ez baitu parte hartu. Baina gauza bitxiak irten dira. Esate baterako, irakurtzera derrigortu behar ote den ere galdetzen zuenik agertu da, edota, zergatik 10 liburu bai eta ez, esaterako, 10 antzerki lan, film, edo musika. Denetarik egonda. Niri neuri bitxia egin zait Axularren “Gero” irakurtzera behartzen duen irakasleari buruz gaizki esaka ibili den bat aurkitzea. Ulertzen dut esan nahi duena, baina niri neuri guztiz ongi etorri zitzaidan Xalbador Garmendia irakasleak liburu hori irakurraraztea 14 urte nituenean. Iruditzen zait, harrez gero, euskararen sekretu handienak ezagutzen ditudala. Baina, egia, hori euskara klase batean izan zen, eta ez literaturari buruzko batean. Zeintzuk dira, ba, gaurko euskal gazte batek eskolan irakurri beharreko 10 liburuak ? Ez dago adostasunik eta zerrenda oso zabala irten da. Zenbat buru, hainbat aburu. Hiru liburuk bakarrik  lortu dute boto bat baino gehiago: Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako”, Sarrionandiaren “Narrazioak” eta Iturriagaren “Berandu da gelditzeko”. Hortik aurrera denetarik dago, nahiz eta zenbait idazleren izenak, besteenak baino gehixeago agertu: Atxaga, Zabala, Epaltza, Etxaide, Elorriaga, Irigoien, Urretabizkaia, Lertxundi, Alonso… Baina liburuen inguruen, badirudi ez dagoela adostasun handiagorik. Argi geratu dena da, eztabaidatzen jarraitu beharko litzatekeela, eta literaturak eskolan behar duen trataerak azterketa sakonagoa merezi duela. Bedi, bada. […]

  • […] Kezka genuen eta galdera luzatu genuen airera: zein hamar liburu irakurri behar ditu eskolan gazte batek? Erantzun asko ez, eta, gainera, ezpal bereko bi ez zen etorri. Dena den, hauexek erantzunetan aipatu ziren liburu guztiak. Soilik hiru aipatzen dira birritan. Hala ere, zerrenda interesgarri egin dakioke baten bati, eta, badaezpada, hementxe dago jarrita. […]