Zergatik, zergatik…

Zergatik, zergatik… –

Onintza Enbeitak Berria egunkarian.

Ze pozik irakurri dudan mezua sarean: «Ideia ona Gaizka Aranguren aurkezle gisa ikustea! Baina gonbidatuei diedan miresmen, errespetu eta maitasun guztiarekin, ez al da beste jende bat ezagutzeko paradarik ETBn?».

Horixe galdetu diot askotan neure buruari. Eta lasai, zuen beste ikusten dut nik ere neure burua pantailaren aurrean: gehiegitan, nazkatu arte. Beraz, nire partea asumitzen dut inolako arazorik gabe. Programa berriak estreinatu egiten dira, zaharrak etengabe errepikatu, irauten dutenetan zerrendak agortu… eta beti aurpegi berak ikusten ditugu euskarazko telebista publikoan.

Zergatik, zergatik...Gure telebistak balio beharko luke jende berria ezagutzeko, jendea zer sortzen ari den jakiteko, harrobiari lekua egiteko, baina beti ez da horrela gertatzen. Eta beti ez da horrela gertatzen Euskal Herriko pertsona erreferente askok ez dutelako Euskal Telebistara joan nahi. Dela programazioarekin desilusionatuta daudelako, dela urteetan eman zaien tratu ez hain egokiagatik, dela euskal kulturari galdu zaion errespetuagatik, ez dute euskarazko telebista publikora joateko ilusiorik.

Bada garaia Euskal Telebistak bere buruari galdetu diezaion zergatik ez duten nahi, zergatik esaten duten ezetz, zer falta duen telebista publikoak euskarazko sortzaileak eroso senti daitezen…

Ze pozik irakurri dudan

Ze pozik irakurri dudan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.