Zer izango da Azoka? Mostra behar luke

Hiru urtetan biderkatu egin da Ahotseneak izan duen garrantzia. Sortzetik eta aurten artean, nola egitarauan hala jendearen parte hartzean gero eta indar handiagoa eduki du. Hutsuneak hutsune (Alberdania argitaletxeko liburuak ez ziren bertan aurkeztu), udazkeneko euskal produkzioa ezagutzeko aukera ezinhobea izan da Ahotsenea. Idazleen ahotik ezagutu lanaren ezaugarriak edo musika taldeen kanta bat edo beste entzun zuzenean, propio.

Nago, ez dela azokaren konplemento huts izango. Gehiago izango dela. Durango benetako euskal produkzioaren erakusleiho izatera kondenatua dagoela eta Azoka erakusleihoaren merkaturatzailea izango dela uste dut, produktoreek bestela nahiko duten arren.

Argitaletxe eta diskoetxeek, salbuespenak salbuespen, urtetik urtera salmentek behera egiteko erritmoa hartu dutela berresten dute, komunikabideetan, gaur, salerositakoaren zifrak mantendu egin direla titulatu arren.

Baina Durango arrakastaz hil baino berrasmatzerik izango bagenu? Antolatzaileak une egokian daude euren etorkizunaz hausnartzeko. Ahotseneak “arnasa” eman diela esan dute. Baina-eta haiei protagonismoa handituko balie? Musika taldeei leku gehiago eman, egitaraua gehiago publizitatu, idazleen hitzaldi edo agerraldietarako leku lasaiago bat eskaini…

Gerediaga elkarteak irabaztera, aberastera, apustu egin beharko luke: erakargarriagoa izango da beti euskal kulturaren agertoki izatea, kulturgintza industriaren kolaboratzaile huts baino.

Ahotzenea, azokaren etorkizuna

Irudia | Ahotzenea, azokaren etorkizuna | Saioa “gauilunak” | LGPL
Ahotsenea, azoka, Durango

Zer duzu buruan “Zer izango da Azoka? Mostra behar luke”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude