Zer egin asteburuan?

  • Ur taldeak antolaturik, eta Baionako Bolborategian, Kepa Arizmendi zenaren 23 lan daude ikusgai. Errefuxiatu ohia duela gutxi hil zen garuneko ixuriak jota, eta bizirik zela egin zituen zenbait lan daude ikusgai. Erakusketa Abenduaren 30era izango da zabalik, 15:00etatik 19:00etara.
  • Harkaitz Canoren hitzaldia Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, larunbatean, 10:00etatik aurrera. Literatur Eskolak antolaturiko hitzaldi honetan, Lasarten jaiotako idazlea amaieraren garrantziaz arituko da.
  • Gasteizko Montehermoso museoan, After the final simplifications of ruins erakusketa kolektiboa. Xabier Arakistainek gidatzen duen museoak arriskuaren aldeko apustua egiten du ia beti, eta kasu honetan, Flávio de Carvalho, Wilson Díaz, Sung Hwan Kim, Maria Lassnig, Erlea Maneros Zabala, Ania Molska, Anu Pennanen, Lotty Rosenfeld, Katerina Šedá eta Apichatpong Weerasethakulen lanak daude ikusgai. Urtarrilaren 3ra arte zabalik.
  • Noaingo Kultur Etxean, eta gaur gaueko 22:00etatik aurrera, Oreka Tx taldearen Nomadak Tx entzuteko aukera. 4 euroren truke.
  • Bihar eta etzi, Malandain Biarritzeko Balletaren ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Thierry Malandainen konpainiak Tchaikovskiren suiteak eramango ditu dantzara Donostian eskainiko duten emanaldian. Arratsaldeko 20:00etan, sarrerak 30, 22 eta 16 eurotan.

Magifique ikuskizuna Donostian

Irudia | Magifique ikuskizuna Donostian | Victoria Eugenia | LGPL