Zer egin asteburuan?

a) World Press Photo. 62 argazkilari 27 naziotatik. Foto-kazetaritzako irudirik hoberenak biltzen dira, Gasteizko Espacio Ciudad aretoan ikus daitekeen erakusketan. Urtero ekarri ohi dituzte Arabako hiriburura argazki bikain hauek, eta aurtengoan krisi ekonomikoak eta gatazka armatuen eraginpean egindako klikak dira nagusi.

b) Etengabeko zarata. Musika gogorrari eskainitako jaialdi mitiko honetan sorpresa eder bat izango da aurtengoan: The Stupids. Punk eta hardcorearen zaleek galdu ezinezko aukera dute gaur eta bihar Donostian eta inguruetan. Etengabeko zarata jaialdia, gaur Trintxerpeko Moganbon burutuko da eta bihar Altzan.

c) Mayumana: Israelgo taldearen ikuskizun berriak Momentum izena du eta Iruñeako Baluarte aretoan izango da ikusgai asteburuan hainbat emanalditan. Antzerkia eta dantza, kantuak, teknologia berriak eta umorea nahasten dira espektakulu honetan.

d) Mouss et Hakim. Heletan, Erregelu gelan, Deskontrol taldearen ondoren, Zebda taldeko abeslari izan ziren Mouss et Hakimen kontzertua izango da gaur gauez. Atzo argitaratutako Originees controlees diska aurkezten izango dira. Algeriatik inmigratutako jendeen kantuak biltzen dira disko horretan.

e) Guernicaren zirriborroak. Bilboko Foru Aldundiko liburutegian, Pablo Picassoren artelan ezagunenaren 42 zirriborro ikusteko aukera dago. Urriaren 30era arte egongo da zabalik.

Eta larunbatean, ez ahantzi Baionako manifestazioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude