Zer dakizu ‘Game of Thrones’-en denboraldi berriaz?

Zer dakizu ‘Game of Thrones’-en denboraldi berriaz? –

Igandean, uztailak 16, estrenatuko da Game of Thrones telesailaren 7. denboraldia. Eta albiste asko egin du, goitik behera blaitu arte, HBOren harribitxiaren amaieraren inguruan. Tira bada, zer dakizu denboraldi berriaz? Egin dezagun errepasoa.

1-Seriea, liburuaren aurretik

Tamalez, dio George R.R. Martin idazleak, ezin izan duela The Winds of Winter azken bigarren liburuaren entrega epearekin bete. Hortaz irakurzaleok badugu negar egiteko arrazoirik. “Sinetsidazue, ez dela xamurra hitzok idaztea. Dezepzionatuta zaudete, eta ez zarete bakarrak”, dio idazle baionarrak bere blogean. Ba hori, irakurlea bazara, begiak eta belarriak itxi spoilerrek akaba zaitzaten baduzu nahi.

2-Lurreratzea Euskal Herrian

Bai. Game of Thronesen mundu fantastikoak Euskal Herriko kostan topatu du bere txokoa. Badirudi Zumaiko flyscheko harri bihurgunetsuak eta Gaztelugatxeko eskilarak ezin ederragoak egin zaizkiela. 2016ko urrian izan ziren Euskal Herrian errodatzen.  Baina ez hori bakarrik…

3- Daneris erreginaren tronua, Flyschean oinarritua

Denboraldi berriaren lehen trailerretan ikusi ahal izan genuen Danerisen tronua nolakoa zen. Eta nolako sorpresa aizu: Zumaiko Flyscheko harriz egin diote tronua.


4- Inoiz baino kapitulu gutxiago, inoizko luzeenak

7. denboraldiak 7 kapitulu baino ez ditu izango, ohiko 10en ordez. Hori bai, HBOk jakin arazi duenez, azken bi kapituluak inoizko luzeenak izango dira. Orain arteko errekorra 68 minututan zegoen (6. denboraldiko azken kapitulua hain zuzen ere). Itxura guztien arabera, denboraldi honek ez du zertan aurrekoak baino motzagoa izan behar. Ikusiko.

5- Kapituluen izenburuak eta sinopsiak

Bistan da, oraindik 6. denboraldiaren amaierara iritsi ez bazara, hobe duzu hau ez irakurri. Jarraian dituzu 7. denboraldiko lehenengo 3 kapituluen izenburu eta sinopsiak.

61 Kapitulua: ‘Dragonstone’
Jon Snowek (Kit Harington) Iparraldearen defentsa antolatuko du. Cerseik aldiz (Lena Headey) balantza orekatu nahiko du. Daenerys (Emilia Clarke) etxera iritsiko da.

62 Kapitulua: ‘Stormborn’

Daenerysek ezusteko bisitaria jasoko du. Jonek iraultza bati aurre egin beharko dio. Tyrionek (Peter Dinklage) Sortaldearen konkista planifikatuko du.

63 Kapitulua: ‘The Queen’s Justice’
Daenerysek audientzia eskainiko du. Cerseik opari bat itzuliko du. Jaime Lanisterrek (Nikolaj Coster-Waldau) akatsetatik ikasiko du.


6- Amaitzeko zenbat falta da?

Zazpigarrenaz gain beste denboraldi bat ere geratzen da oraindik. Eta honek, HBOren aurreikuspenen arabera 6 kapitulu izanen ditu. Beraz denera, 13 kapitulu baino ez zaizkizu geratzen.

7- Bideo honetan protagonistek azalduko dizute dena 30 segundutan

Game of Thrones in 30 seconds! ??

Una publicación compartida de g??? ?ƒ ??????? (@universeofthrones) el

8- Jon Snowen kastina ikusi nahi?

Kit Harington’s audition for Game of Thrones ?Thanks to @JimmyKimmelLive #kitharington #jonsnow #gameofthrones #hbo

Una publicación compartida de InstaThrones (@gameofthronesnotofficial) el

Zer dakizu ‘Game of Thrones’-en denboraldi berriaz?

Tronuen Jokoa, 150.000 hildako

Seriefiloa naiz.