Zazkel taldea Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren irabazlea!

Zazkel taldea Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren irabazlea!

Euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren finala ospatu berri dugu. SutanZazkelHi Exekutibo eta Izeberg izan dira talde finalistak eta Zazkel taldeak irabazi du, publikoaren eta epaimahaikideen botoei esker.

Gaur [azaroak 25] gauean ospatu dugu euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen  Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren finala. Banden Lehiak euskarazko rock musika era berritzailean sustatzea du helburu. Egitasmoak euskara, musika eta teknologia biltzen ditu. Horrela, lehenengo fase batean taldeek internet bidez izena ematen dute lehiaketaren webgunean eta publikoak euren gogokoenak direnak bozkatzen du. Boto hauen arabera talde bat sailkatzen da; beste hiru talde finalistak epaimahai profesionalak aukeratzen ditu.

Zortzigarren edizio honetako finalistak hauek izan dira: Zazkel eta Sutan talde bilbotarrak eta Zumarraga-Urretxuko Hi Exekutibo eta Usurbileko Izeberg. LIher, Huts, Irauk, BiHozkada,…22 taldek eman dute izena eta aniztasuna nagusi izan da, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere. Lehenengoari erreparatuz, Hego Euskal Herri eta Nafarroatik heldutako taldeez gain, aurten ere, iparraldeko talde batek eman du izena baita ere. Eta estiloari erreparatuz, anitza izan da aurkeztutako taldeek jotzen duten musika: ska, metal, reggae, pop, rock…

Aurtongo epaimahaia Ritxi Aizpuruk [musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna], Ines Osinagak [Gose taldeko kidea], Zuriñe Maguregik [Gaztezulo aldizkaria] eta Borja Vaquerizak [Last Tour International]osatu dute.

Bozkatzeko sistema ere teknologiari estuki lotuta dago eta aurtengo edizioan ere, finaleko bozketa Twitter bidez bideratu dugu. Hasieratik botoen zenbaketa sutsua izan da. Edizio honetan ere publikoaren bozketa sisteman Twitter erabili dugu. Taldeek txio kopuru bat argitaratu behar zuten eta publikoak txio horiek birtxiokatzen eman zien botoa. Erabiltzaile bakoitzak behin baino ezin zuen txio bakoitza birtxiokatu.

Guztira 5.889  txio bidali dira gauan zehar, ekitaldia irauten duen bitartean. Publikoaren botoek erabakiaren %40a suposatzen du; epaimahaiaren erabakiak beste %60a. Eta lan handia izan du epaimahaiak edizio honetan, lau taldeak maila haindikoak bait dira eta.  Publikoaren botoei esker Zazkel taldeak lortu ditu birtxio kopuru gehien, 2.672 birtxioketarekin. Izeberg, taldea atzetik  1.531 rekin; eta ondoren Sutan, 1005 birtxio izan zituen eta 681 Hi Exekutibok. Epaimahaiak, bestalde, aho batez erabaki du Zazkel taldeak lehen postuan egon behar dela.

Eta horrela, boto guztien %42,15 arekin,  Zazkel taldea suertatu da irabazle. Ondoren, Izeberg taldea, %25,40a eta Hi Exekutibo hurbil, %21,83rekin; Sutan %10, 63a lortu du.Beraz, Zazkel atera da Banden Lehiako 8. Edizioko irabazle eta datorren urtean Bilbotik, Santutxutik, etorriko zaigu uzta, disko formatoan.

Zazkel taldea Banden Lehia txapelketaren 8. edizioaren irabazlea!

Beste alde, Bilborocken ospatutako ekitaldian lau talde finalistak aritu ziren lehian oholtza gainean. Oihan Vega esatariak aurkeztutako ekitaldia izan zen eta lau musika banda finalisten kontzertuez gain, Enkore taldearen kontzertua izan genuen. Giro aparta izan genuen gau osoan zehar eta lau talde finalisten arteko giroa oso ona izan zen, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneari buruzko aipamenak eta entsaioetarako lokalen erreibindikazioak entzun genituen ere.

Izeberg taldea izan zen lehenengoa, ekitaldia hasi baino lehen egin genuen jotzeko hurrenkera ezarriko zuen zozketan erabaki bezala. Hi Exekutibo jo zuen bigarren eta ondoren Zazkel  taldeak eta talde finalisten emanaldiak Sutan taldeak itxi zituen.

Bilborock beteta egon da gau osoan zehar, bai finaleko kontzertuak jarraitzeko hurbildu diren jarraitzaile eta musika zale eta baita Enkoren girako azken kontzertua ikustera etorri direnak ere.
Enkorek kontzertu zoragarria eskaini du eta hasieratik publikoa bereganatu du ere. Oholtza gainean zeudenek kantatu eta jo zuten, baina publikoak etengabe kantatu zituen abestiak ere.

Lau taldek Banden Lehiako antolatzaileok ekoizten dugun lehiaketako disko bildumaren zenbait ale jaso dituzte. Eta Bilboko Zazkel talde irabazleak aparteko sariak eskuratu ditu honetaz gain. Banden Lehiari esker 2017ko Bilbao BBKLive  eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du; eta Baga Biga musika ideiak diskoetxearekin disko bat ekoiztuko du. Lan berri hau datorren urteko udazkenean aurkeztuko dugu.

Zazkel taldea Banden Lehia Zazkel taldea Banden Lehia Zazkel taldea Banden Lehia