Zart! kultur plataforma sortu da, proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzeko helburuarekin

zart logo defi 1

Zart! plataforma kulturala sortu du gazte talde batek, kultur proiektu eta sentsibilitate garatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Horretarako, ikus-entzunezko edukien produkzioa, kontzertuak edota erakusketak bezalako ekintzak antolatzeaz gain, www.zartkultura.com webgunea martxan jarri da.

   Plataformaren arduradunek jakinareazi dutenez, webgunean, kulturarekin loturaren bat duten hainbat albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bestelako eduki multimediak lantzen dira, eta kultura “zentzurik zabalenean” hartzen du.

Horren ohikoak ez diren gaietatik abiatuta gaurkotasunaren errepaso bat egiten du, eta bertan kontsultatu daitezke, besteak beste, kultur arloko pertsona ezagunenen lanak eta horren ezagunak ez direnenak.

Proiektua ez da itxia, eta kultur egitasmoak aurrera eramateko dauden zailtasunen aurrean, plataforma berriak egitasmook aurrera eramateko giza baliabideak zein baliabide tekniko eta ekonomikoak eskaintzeko helburua du.

Halaber, sare sozialetan ere presentzia handia du Zart! plataformak,www.twitter.com/zartkultura eta www.facebook.com/zartkultura orrialdeetan, besteak beste.

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk

3 pentsamendu “Zart! kultur plataforma sortu da, proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzeko helburuarekin”-ri buruz