Youtube Music Key: iragarkirik gabeko musika katea

Captura de pantalla 2015-04-04 a las 21.21.42Youtubek ‘Youtube Music Key’ zerbitzua jarri du martxan bideo musikalak iragarkirik gabe ordenagailu zein mugikorrentan aditzeko. Oraingoz beta bertsioa kaleratu dute, baina, Google Play Music-ekin bateragarri den ekimen honek zeresana emango du ezbairik gabe.

Baina Googlek ez al du jada streaming Musika zerbitzurik?

Bai, noski! Baina Google Play Music zerbitzua jada ordaintzen baduzu, euro bat gehiago ordaindu gabe izango duzu Youtube Music Key zure ordenagailu edo mugikorrean (Eta alderantziz). Googlek hobetzen zail den zerbitzua eskeiniko du bien bateratzearekin.

Zenbat balio du?

Orain erregistratuz gero, sei hilabetez doan probatu ahal izango duzu, gero hilabetean 9,99€ ordaintzeko.

Aldekoak

-Iragarkirik gabeko bideoak, behingoz.

-Mugikorrerako aukera berriak.

-Google Play Music eta Youtube Music Key-ek batera sekulako zerbitzua eskaintzen dute.

Aurkakoak

-Spotify-en baino kalitate txarragoa du Youtubek

-Music Key ez da musika zerbitzu bat, Google Play Music-en beste hanka bat baino.

 

Zer duzu buruan “Youtube Music Key: iragarkirik gabeko musika katea”-ri buruz

  • Ez duzu iragarkirik nahi? AdBlock

    Mugikorrerako? MusicAll.

    Google-i heriotza!