Xabier Gereñoren bila sarean

  • Argitaratu zituen liburu guztiak zerrendatuta dauzka Armiarma.com webguneak. Liburu zerrenda ez ezik, bere liburu zenbaiti egindako kritikak ere irakur daitezke.
  • Xabier Gereñoren Wikipediako sarreran, euskara ikasteko hainbat metodo eta hiztegi ere argitaratu zituelako gogorarazten da: “Izan ere, frankismoaren sasoian Gereño Bilbo aldeko euskaldunik aktiboenen artean egon zen.”
  • Idazle zenduaren literatur balioetara itzulita, oso interesgarria da Fernando Fernandezek bere lanari buruz egindako ikerketa hau.
  • Xabier Gereñori Josu Landak eta Eneko Olasagastik Argian egin zioten elkarrizketa 1983an. Editorial Nazional bat eskatzen zuen orduan.
  • Joseba Sarrionandiak honako kritika egin zion Gudari bati liburuari.
  • ZaldiErok (Miguel Angel Elustondo) argazki hau egin zion.

Xabier Gereñoren arrastoen bila saretik

Irudia | Xabier Gereñoren arrastoen bila saretik | Zaldiero | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.