Arte[faktua] 28: Xabier Gantzarain ‘Zuloa’, Xabi Borda, Txaro Arrazola

Arte[faktua] 28: Xabier Gantzarain ‘Zuloa’, Xabi Borda, Txaro Arrazola –

Xabier Gantzarain idazlea, euskal arte garaikidearen historia hurbilaz diharduen “Zuloa” izeneko liburuaren egilea da aste honetako Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia. Tene Mujika bekari esker egin du Gantzarainek liburua. Horretarako 23 artelan aukeratu eta ikertu ditu eta, horien eta Euskal Herriko beste hainbat gertakariren artean dagoen lotura azaltzen du liburuan, bere bizipen pertsonalak tartekatuz. Aukeratu dituen artelanak Euskal artista garaikideenak dira gehienak eta  guztien argazkiak erdiko orrietan daude.

Xabier Gantzarain azkoitiarra da. Arte Ederretan lizentziaduna eta Lubaki Banda literatura taldeko kide izana da. Poesia eta biografia lanak plazaratzeaz gain, arte kritikari lanetan ibili da, besteak beste, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian, eta komunikabide askotako kolaboratzaile ere izan da. Egun, Azpeitiko “Dinamo” proiektu kulturaleko arduraduna da.

Xabi Borda  poeta gonbidatu du Gantzarainek, oraindik bukatzear dagoen Azpeitiko “Dinamoa” eraikinera. Telekomunikazioan graduduna, 2004an argitaratu zuen bere lehenengo poema liburua, eta egun Uztarria aldizkarian kolaboratzen du.

Irakurlearen tartean, Felipe Murillo azpeitiarrak  “Kapital Publikoa”, Jose Luis Otamendiren liburuaren aipamen berezia  egingo du.

Amaia Henebutte, Juanra Makuso eta Maite Darceles idazleek gustukoen dituzten liburuez eta egileez mintzatuko dira.

Txaro Arrazola, EHUko irakasle eta artista gasteiztarrak, bere etxeko  apalategian  dituen liburu maiteenen berri emango du.

Aste honetako nobedadeen artean,  hiru aipamen: Nagore Irazustabarrenaren “Historia ala istorioa?”,  Karmen Gisasolak itzulitako “Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua” eta  Irati Jimenezen “Mekanografiak”.

Ainara Mayak “Hatsaren poesia” liburuaren inguruan egin du bere booktubea.

L liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 28: Xabier Gantzarain 'Zuloa', Xabi Borda, Txaro Arrazola

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Arte[faktua] 28: Xabier Gantzarain ‘Zuloa’, Xabi Borda, Txaro Arrazola

Arte[faktua] literatur saioa ETBn