Arte[faktua] 11: Xabier Amuriza, “Neska bat leku inposiblean”, Marisa Barrena, “Azala erre” eta “Maren”

Arte[faktua] 11: Xabier Amuriza –

Xabier Amuriza idazlea da aste honetako elkarrizketatu nagusia Arte[faktuan]. Bere gonbidatua berriz, Marisa Barrena euskaltzale durangarra da. Amurizak Elkar-en eskutik berriki plazaratu duen “Neska bat leku inposiblean” liburuaren aitzakian elkartu gara idazlearekin, Zornotzako Etxano auzoan. Bertan, Amurizak bere lehen eskola izan zenaren gela  barruan  hartu gaitu, eta han egoteak sortzen dizkion sentimenduak azaldu dizkizu. Bere azken nobela ere, nola ez,  hizketagai izan dugu. Zamorako apaiz-kartzelan beste zenbait apaizekin batera egin zuen tunelaren kontaketa nobelatu du idazleak elementu berri bat sartuz: neska bat.

Amuriza 1941an jaio zen, eta 24 urterekin apaiztu zen. Frankismoaren amaiera aldean 7 urtez kartzelan egon eta urtebetera eliza utzi eta ezkondu egin zen. 1980an eta 1982an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak irabazi zituen. Egun Berrizen bizi da.

Irakurlearen atalean, Miren Aldazabal irakurleak Danele Sarriugarteren “Azala erre” liburuaren gomendioa egingo du. Galdetegian, Pako Aristik, Eider Rodriguezek eta Aingeru Epaltzak euren liburu kuttunen aipamenak egingo dituzte. Ione Muxika booktouberrak Alaine Agirre idazlearen “Maren” komentatuko du eta Garoa, Elkar, Katakrak eta Hitz liburu denden gomendioen berri emango da. Nobedadeek, “pitxiek” eta Amurizaren epilogoak borobilduko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 11: Xabier Amuriza, “Neska bat leku inposiblean”, Marisa Barrena, “Azala erre” eta “Maren”
Artefaktua, ETB1, literatura
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude