Natura, X-izpietatik (argazki galeria)

Natura, X-izpietatik (argazki galeria)

Blogak.eus atariko Unamunzaga 5. Mailaren leihoan aurkitu dugun argazki sortak atentzioa eman digu. X-Izpien makina batez naturari eta zenbait animaliari egindako argazkiak dira, erradiografiak, zehatzago esanda.

Natura, X-izpietatik (argazki galeria)Egilearen izenik ez dugu aurkitu bertan, baina antza erradiografiak Arie Van´t Rietm holandarrak eginak dira, erretreta hartua duen Bathmen hiriko 66 urteko fisikaria.

Lankide hasiberriei X-izpien makina erabiltzen irakasten zebilela hasi ei zen emakumea loreei eta txoriei `argazkiak´ egiten, emaitzak zentzu artistikoa zuela ikusi eta ikuspegi berri bat eman zien arte.

Orain, X-izpien makina propioa du, lan artistikorako erabiltzen duena. Erradiografiak egin eta eskaneatu egiten ditu aurrena, eta kolorea gehitzen die gero. Ez du inoiz bizirik den animaliarik erabiltzen artelanetarako.

.

Natura, Supermanek ikusiko lukeen bezala:

Natura, X-izpietatik (argazki galeria)