WIPC, idazle espetxeratuen oihartzuna Bruselako karriketan

PENEuropako hiriburuan bertan,  mundu osoko idazleak hartu zituen KVS Theatre antzokiak Pen International erakundeak egin deialdiari jarraituz.  Bruselako “Zonalde Gorriko” erdigunean kokatutako KVS antzerki dekadentea: inguruko karriketan barrena prostitutak barreiatzen dira goiz eta egunez (Europa ekialdetik eta Afrikatik “amestutako Europara” etorritako emakumeak batez ere). Prostituzioaren sareak Europa “demokratiko eta askean” barreiatu diren modura, geroz eta gehiago dira WIPC Batzordeak azken urtean jasotako kasuak: 1.000 kasu berri, espetxeratutako idazle  eta 56 hildakoen artean 2009tik 20010eko abendura. Honez gain, 100 Rapid Action Alerts (Alerta Azkarreko Ekimenak) kudeatu ditu Pen Clubeko WIPC Batzordeak urte osoan zehar.. 

Teresa Toda eta idazle kurduak

Euskal PEN Klubeko ordezkaritzak bere urteroko proiektuen berri eman zuen, denbora arazoak tarteko labur eman ere, atzoko bilera irekian. Bi kasu aipatu zituen Hasier Rekondok, Euskal PENeko ordezkariak: Teresa Toda Euskal PEN Klubeko  Zuzendaritza Batzordeko kideak kartzelan bizi duen egoera azaldu zuen Europako Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariaren aurrean. Eta honez gain, Kurdistango idazleak jasaten ari diren jazarpenaren berri eman zuen laburrean. Laster Euskal Herrira etortzekoak dira, Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean bere testigantza ematera Kurdistango hiru kazetari jazartu.

WIPC-eko Bruselako bileran lan-batzorde ezberdinak eratu ziren, besteak beste, Adierazpen Askatasuna, EB-eko Giza Eskubideen Batzordea, Sorkuntza…. WIPC Batzordeak Passaporta Literatur Jaialdiarekin egin zuen bat: Letters to Europe poesia ikuskizuna presatu zuten  KVS Theatre-an bertan, ikuskizunaren lelo nagusia: Europa benetako etxe irekia izan dadila giza eskubideen defentsaren alde. Bitartean, kanpoko karriketan prostitutek bere eguneroko jardunarekin jarraitzen zuten.

NDgyNA==

 

NDgyNQ==

Irudia | PEN klubaren WIPCa, idazle espetxeratuen oihartzuna | WIPC | LGPL
Irudia | PENen ikurretao bat | PEN org | LGPL
idazleak, kartzela, Pen International, Teresa Toda

Kazetaria, yoga irakaslea, irakurlea, bilatzailea...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude