Wikiplaza aurkeztuko du gaur Azkue Fundazioak

MTU4Nw==

Wikiak erabiliz, web nabigatzaile baten bidez erabiltzaileek sor, alda, osa edota ezaba ditzaketen orrialdeak, AZKUE Fundazioak “WIKIPLAZA”, wikiplaza.azkuefundazioa.org, Wiki plataforma  aurkezten du, euskarazko edukiak, hala nola bideoak, irudiak, ikas materialak, datu zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzeko guztion eskura egon daitezen. Hau da, AZKUE fundazioak Jakintza Librea  bultzatzea nahi du eta horretarako, gizarte eragile eta talde desberdinen arteko elkarlana ezinbestekotzat jotzen du.  Gauzak hala, hurrengo hilabetetan, ondoren adierazitako eragileekin harremanetan jarriko da AZKUE fundazioa eta Wikiplazan beraien komunitatea sortzeko aukera eskainiko die.

 *  Unibertsitarioak (euskal zentro desberdinetako ikasle eta irakasleak)   

* Ikastetxeak (Euskararen Interpretazio Zentroaren bisitariak)  

* Euskaltegiak  

* Udaletako eta Mankomunitateetako  Euskara Zerbitzuak   

* Elkarteak eta Enpresak   

* Euskal komunitateak munduan  

* …eta bere Komunitate propioa  sortu nahi duen edonori.

Komunitateek wikiak erabiltzeko aukeraz gain, blogak, foroak eta dokumentu biltegiak sortzeko aukera izango dute.

Alkarbidek (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea) badauka martxan jada bere komunitatea. Bestalde, gaurtik aurrera eta Euskarazko Wikipedia sustatzeko helburuarekin, “Iñaki Ugarteburu Saria” komunitatea jartzen du martxan AZKUE fundazioak Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin batera. Gainera, ekimen honetako laguntzaileen artean Euskarazko Wikipedia, Udako Euskal Unibertsitatea,  EHU/UPV,  eta Deustuko Unibertsitatea daude.

Ekimenaren helburua, osasungintza arloko testuak (sarrerak) euskarazko Wikipedian ugaritzea da. Horretarako Wikipedia lehiaketa bat antolatu da eta partehartzeko betebeharreko baldintzak osasun-gintzako ikaslea izatea eta partaidetza indibiduala izatea dira. Inskripzioa otsailaren 26tik aurrera irekita egongo da eta ekarpenak aurkezteko epea 2010ko martxoaren 31an, gaueko 24:00etan, amaituko da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago wikiplaza.azkuefundazioa.org wikigunean aurki daiteke.

Irudia | Wikiplaza | Azkue Fundazioa | Creative Commons By SA