Visca!

345724.jpg

(Avui-ko argazkian, Atxaga, Monzó eta Bargalló).

Oso notizia ona iruditzen zait gaur Durangon eman dena: datorren urteko edizioan, Katalaneraz sortutako kultura (literatura eta musika) izango dira Azokako gonbidatu.

Arrazoi askogatik iruditzen zait notizia ona, irudipena baitaukat euskaldunok ez garela kataluniarrekin eurak gurekin bezain sinpatiko. (Gaur goizean, opor-zubia dela eta, Donostiako Amara Plaza hotelean, gosalorduan, mahaietatik %80an, katalanera entzuten zen).

Arrazoi nagusiena, jakina, gaur bertan egiten den katalanerazko letrak ezagutzeko parada da, nire kasuan. Lagunak ditut tarteko, eta biziki maite dut haien lana. Eta alderantziz, esan nahi baita, haien lana maite dudalako egin ditudala lagun.

Gainera, hitzaldi borobil batean,  Bargalló jaunak, (Ramón Llull Instituko Zuzendaria bera), egundoko ikasgaia eman digu bertara bildu garen 150 pertsonari. Argi geratu da zer den kultura politika efikaza egitea. A zer agerpena! A zer erabaki eta irmotasuna! Aparta, benetan. Zerikusi gutxi gure kulturaren politikariekin.

Baina ez dadila inor nahas:  ez da Katalunia izango datorren urteko herrialde gonbidatua. Azokakoek terminoak aldatu beharko dituzte, eta ohartu “katalaneraz sortutako kultura” ez dela soilik Kataluniakoa. Hortxe daude Andorra, Valentzia, Baleareak, Pitiusak eta Cerdeñatik harantzagoko herri bat ere bai. Handiak dira gero! Edo bidean jarrita dira bederen. Badu Etxeparek nora begiratu eta non ikasia.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Visca!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude