V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketa, Asvinenearen eskutik

Talde txikiek, handiek, klasikoek, alternatiboek, profesionalek zein amateurrek… den-denek dute lekua Asvinenean. Horregatik, Adunako arte eszenikoen laborategiak guztiei luzatu die V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketan parte hartzeko gonbitea.

Lehiakideek martxoaren 18a baino lehen eman beharko dute izena www.asvinenea.com webgunean eskuragai dagoen inskripzio orrian eskatzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsita, besteak beste, testuaren kopia edo obraren sinopsia, piezaren titulua eta parte hartzaileen izen artistikoa, parte hartzaileen datu pertsonalak, harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta piezaren behar teknikoak. Izena ematearekin batera, taldeek 30€ ordaindu beharko dituzte seinale gisara, amaitutakoan itzuliko zaizkie.

Aurkezten diren antzerki piezek originalak behar dute izan; gutxienez 8 minutukoak eta gehienez ordu laurdenekoak. Pieza bakoitzean parte hartzen duen kide kopurua eta erabilitako gaiak eta teknikak, ordea, egileen esku geratzen dira erabat.

Lehiaketa zazpi galatan zehar garatuko da, eta final handira heltzea lortzen duten taldeek sari bikainak izango dituzte jokoan.

Epaimahaiak aukeratutako antzerki pieza onenari: 1.000€Publikoak aukeratutako piezari: 500 €Horretaz gain, parte hartzen duten talde batzuek, aipamen berezia jasotzen dutenek hain justu, beren obra Kafe Antzokietan antzezteko aukera izango dute.

Asvineneako poltsiko antzerkiko kartela

Irudia | Asvineneako poltsiko antzerkiko kartela | ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.