Uztaileko azken estreinaldiak

Uztaileko azken estreinaldiak

Estreinaldiak: Uztailak 28

Uztaileko azken estreinaldiak

Egilea: Maialen Goñi

.

El invierno

Emiliano Torres argentinarraren El invierno zahartzaroari buruzko dramak Donostia Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia eta argazki onenaren saria jaso zituen iaz. Patagoniako etxalde bateko langileburua kaleratu egingo dute, eta gazteago batek ordeztuko du. Aldaketak biei eragingo die, eta bakoitzak bere erara, neguari aurre egin beharko diote. Alejandro Sieveking eta Cristian Salguero dira filmeko aktore nagusiak, eta biak ala biak Donostian izan ziren iaz filma aurkezten.

.

Tanna

2016ko Oscar sarietan ingelesaz besteko hizkuntzetan errodatutako film onenaren sarirako proposatu zuten Bentley Dean eta Martin Butler zinegile australiarren lana, eta Veneziako Kritikoen Astean ikusleen saria eta argazki onenarena jaso zituen. Ozeano Bareko Polinesian, Vanuatuko Errepublikan, bizi da Tanna herri indigena; bada, bertan jazotako maitasun istorio erreal bat du oinarrian filmak, neska gazte bat tribuko buruaren ilobarekin maiteminduko baita. Bi gazteen arteko maitasunak tribuen arteko gatazka eragingo du.

.

Spider-Man: Homecoming

Columbia Pictures eta Marvel Studios ekoizpen etxeen Spider-Man film berrian, The Avengersekin bizitako esperientziaren ostean, izebaren etxera itzuliko da Peter Parker. Baina institutuko bizimoduarekin jarraitzea ez da horren erraza izango superheroia dela jakin duenetik. Bere botereak menderatzen ikasi beharko du orduan, nerabezaroan ohikoak diren gorabeherei aurre egiten dien bitartean. Tom Holland aktore gazteak gorpuztu du Spiderman, eta filmen hartu dute parte, hala nola, Robert Downey Jr., Michael Keaton, Marisa Tomei, Jacob Batalon, Zendaya eta aurreko filmetan aritutako beste hainbat aktorek; Jon Watts arduratu da filmaren zuzendaritzaz, sagako bere lehen lana izan da.

.

Inside

À l’intérieur (Alexandre Bustillo eta Julien Maury, 2007) film frantziarraren remakea da Miguel Ángel Vivas espainiarraren berriena. Iaz Sitgesko zinema jaialdiaren irekiera ekitaldian eman zuten. Trafiko istripu batean senarra eta entzunema (ez erabat, baina neurri handi batean) galduko ditu Sarak; haurdun dago, eta haurra onik atera bada ere, etsita egongo da. Gabon-gauean, gainera, xede ezkutuak izango dituen neska gazte bat joango da bere etxera.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Uztaileko azken estreinaldiak
El invierno, Estreinaldiak, zinea, zinea.eus
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude