Estreinaldiak: Uztailak 15

Estreinaldiak: Uztailak 15 –

Estreinaldiak: Uztailak 15

Estreinaldiak: Uztailak 15

.

Padre no hay más que uno 3 (Santiago Segura)

Sekuela | Komedia | Familia

Gabonak hurbiltzen ari dira. Haurrek aitaren jaiotza-bildumako irudi txiki bat apurtuko dute ustekabean, eta hura jabetu baino lehen ordezkatu beharko dute. Arazoa da pieza bakarra dela antikuarioan.

Bestalde, Sarak, alaba zaharrenak, bere mutil-lagunarekin zuen harremana eten du, eta mutila bere arreta berreskuratzen saiatuko da aitaginarreba Javierren laguntzarekin. Aldi berean, Javierren aitaginarreba, Marisaren aita, familiaren etxean hartuko dute jaiak igaro bitartean, eta horrek ez du axolagabe utziko Javierren ama, Milagros. Amaitzeko, Rocio alaba gaztea, duela zenbait urteetatik Ama Birjinaren papera bete duena, artzaintzarena egitera behartuko dute eskolako jaiotza bizidunean. Javierrek ez du aldaketa inola ere ez onartuko.

.

Entre la vie et la mort (Giordano Gederlini)

Thriller | Drama

Leo Castañeda, Bruselan bizi den espainiarra, metro-gidari gisa ari da lanean. Gau batean, Hugo, bere semea, bere buruaz beste egiten ikusiko du, bi urtez haren inguruko ezer jakin gabe egon ostean. Gertatutakoaren ondoren, mutilaren heriotzaren zergatiak ikertzen hasiko da eta lapurreta batean nahasita egon zela jakingo du. Erantzunak bilatzeak ikerketa arriskutsu batera eta bere iraganari aurre egitera eramango du protagonista.

.

Pig (Michael Sarnoski)

Drama | Thrillerra

Oregongo eremu basati batean bakarrik eta isolatuta bizi den trufa bilatzaile bat Portlandera itzuliko da, lapurtu dioten bere txerri maitea berreskuratzera.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Uztailak 15

Estreinaldiak: Uztailak 15

Euskal pantailaren gunea