Uxue Apaolazak "Mea Culpa" eleberria kaleratu du

Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki-ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat…

Xabier Mendigurenek elkarrizketa egin dio Apaolaza kazetariari. Hona hemen aurrerapena:

Uxue Apaolaza, kulpari eta literaturari buruz

 

Igartza bekaren laguntzaz, bere lehen nobela idatzi du Uxue Apaolazak: “Mea culpa”, bere iraganeko mamuak akabatu nahi dituen neska batek Landetan bizi duen abentura, itxuraz poliziakoa, bere herri, iragan eta lagun ohiekiko kontu garbiketa gordina.

Ipuin liburuaren ondoren, nobela: ibilbide naturala izan da zure kasuan, kasualitatea, presioren baten ondorioa?

Inkontzientzia kasu bat izan da ziurrenik; aurreko proiektu bateko protagonista oinarri hartuta, Landetan kokaturiko pasarte zenbait nuen, ipuin izatera deituak, azkenik nire burua konbentzitu nuen arte pertsonaiak eta bueltaka nerabilen gaiak nobela bat behar zutela. Orain ez dakit hain konbentzitua nagoen.

Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko

Uxue Apaolazaren "Mea Culpa" liburuaren azala

Irudia | Uxue Apaolazaren "Mea Culpa" liburuaren azala | Unai Arana | Creative Commons By SA