Urtebetez ZINEA atarian lan egin nahi duzu?

Urtebetez ZINEA atarian lan egin nahi duzu? – 

Urtebeteko lana izango da. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat arretaz jarraitu eta, ondoren, eragin dizun hausnarketa publiko zabal batekin partekatu beharko duzu. Trukean, ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Erronka onartzeko prest?

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, zortzigarren urtez jarraian, hemen baita ZINEA atariko kritikari berria hautatzeko lehiaketa! Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Beraz, hautagaitzak aurkezteko deialdi irekia martxan da gaurtik hasita!

Azken urteetan Uxue ArzelusAritz SorzabalMikel ZumetaZigor EtxebesteSara HernandezIxone Santamaria eta Txomin Lasa izan ditugu gurekin lanean, eta orain, 2022ko uztailetik aurrera gurekin ariko den kritikari berria topatu nahi dugu.

Parte hartu nahiko bazenu, irakurri arretaz datorrena:   Film bat hautatu beharko duzu, 2021etik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, guri bidali beheko e-posta helbidearen bidez. Banan-banan jasotako kritika guztiak argitaratzen joango gara, epaimahaikideek lanok baloratzeaz gainera, atariko irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten.

Irakurri arretaz jarraian jaso ditugun OINARRIAK, guztiak bete dituzula baieztatzeko.

.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@zinea.eus helbidean edota 943 504 206 telefono zenbakian.

Animatu parte hartzera eta zorte on guztioi!

Estreinaldiak: Apirilak 13

Urtebetez ZINEA atarian lan egin nahi duzu?

Euskal pantailaren gunea