Urte amaierako aitorpenak III

Urte amaierako aitorpenak III –

Sustoaren eraginez saltotxo bat eman ondoren, nigana gerturatu zen, eta bere eskuak nire ipurdia ondo estutu bitartean, muxu eman zidan.

Bikain atera zitzaidan jokaldia eta bertan, atetik oso gertu, elizaren bakardadean musukatzen eta gure gorputzeko zati bakoitza arakatzen hasi ginen. Buffff ia “ezer” egin gabe eta gainean neraman beroaldia izugarria zen. Egoerak izugarrizko morboa eragiten zidan eta baita aurrean nuen mutilak ere. Burua joaten hasi zitzaidan eta Jesusen begiradapean larrua jotzeko gai sentitzen nintzen, jainkoen bedeinkapenarekin edo gabe. Eskuak arropa azpitik sartzen hasi ginen eta gure gorputzeko atal beroenak laztantzen, ferekatzen eta estutzen ibili ginen arnasestuka…

Nola zen posible bere hatsa nire belarrian entzutean horrenbeste eszitatzea? Kabroia gainera ez zen mutu geratzen zen horietakoa, jode. Edozertarako gai nintzen une berean, eskutik heldu eta zutabe baten aurka jarri ninduen. Egoera eroa zen, eta elkarri masturbatzen genion bitartean, inoiz baino erosoago sentitzen ari nintzen. Ez nintzen elizatik bere zakila dastatu gabe aterako, eta ez nekien baionarrak zenbat iraungo zuen, beraz bere zakila eskutik askatu gabe makurtu egin nintzen eta zuzenean joan nintzen bere enborra zurrupatzera. Ez nuen sentsualitate askorik erabili, zatar joan nintzen bere makila ahoan barruraino sartzen saiatzera. Eta lortu ez banuen ere, bere hasperenek ongi nenbilela adierazi zidaten. Bikaina izango zen nire ahoan amaitu izan balu, baina gaurik beroenetan masturbatzen naizenean bezala, orduan ere bere zakila nire ipurdian sartzeko desiratzen nengoen.

Bat-batean geratu nintzen eta zutik jarri nintzen, nire esku bero bat marmolezko zutabe hotzean jarri nuen eta bere zakila askatu gabe…

– Jaitsi arropak eta sartu ipurditik masturbatzen naizen bitartean. – Esan nion begirada bere begietara zuzenduz.

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>

Urte amaierako aitorpenak III

Urte amaierako aitorpenak III

2 pentsamendu “Urte amaierako aitorpenak III”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-01-16 15:08

    Jesusen begiradapean berotzen da, mahomarenean berotzea ez zaio burutik pasa ere egiten badaezpada.

  • Harrituko nintzateke EHko eliza batean Mahomaren irudia balute. Egiari zor, “Charlie Hebdo”-koaren ostean, harrituko nintzateke nonbait Mahomaren irudia (begibistan) balute…
    Eta aizu, azkenean gustua hartuko diozu literatura erotikoari. Animo, gauza berriak probatu behar dira bizitzan!