Urtarrilak 25: Estreinaldiak!

Estreinaldiak: Urtarrilak 25 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 25

 

The House That Jack Built

“Lars von Trier zinemagile trebea da, zirikatzailea, eta hori da espresuki bere zinemarekin lortu nahi duena:  ikuslea besaulkiaren erosotasunetik atera eta akuilu zinematografikoarekin astintzea. The House that Jack Built bere azken probokazioa da, Cannes eta Sitgeseko zinemaldietatik igaro ostean iazko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean lehiatutakoa”. Horrela aurkeztu ziguen filma Zigor Etxebestek, eta gure egiten digu kritikariaren hitzak.

Jack (Matt Dillon) serie-hiltzailea da, eta 12 urtez haren hilketak jarraituz eraikitako kontakizuna da filma. Offeko ahots batek laguntzen ditu Jacken “gertakariak”, bere aitortzailearekin hitz egiten egongo balitz bezala.

Creed II

Adonis Creed protagonistaren barne gatazka erakutsiko digu filmak: bere betebehar pertsonalen eta entrenatu beharraren arteko aukeraketa etengabea. Izan ere, bere familiaren iraganarekin lotura du borroka handian topatuko duen aurkariak, eta horrek lehia indartu besterik ez du egingo. Oraingoan ere, Rocky handia izango du bidaide.

Creed-en arrakasta errepikatzeko anbizioz sorturiko jarraipen filma dugu hau. Jakina da, ordea, bigarren zatiak ez direla inoiz beharrezkoak.

Instant Family

Guraso izateko irrika eta poztasunak gidaturik, Juan, Lita eta Lizzy haur umezurtzak etxean jasotzeko erabakia hartuko du Pete eta Elliek osatzen duten bikote gazteak. Haurren iritsierarekin batera helduko dira ere istiluak, haserrealdiak, istripuak, erantzukizun hirukoitza, eta, batez ere, familia berri baten eraketa.

Istorioaren sinpletasunagatik, film atsegina topatuko dugu. Taldean, familian edota barrik egonda ere gustura ikusten den horietakoa.

The Old Man and the Gun

Istorio erreal baten kontaketa, Forrest Tucker lapur ezagunarena. Bere bizitzaren zati handiena preso edo ihesean eman zuen Tuckerrek; 18 aldiz lortu zuen ihes egitea, eta 2000an, 80 urte zituela, egin zuen azken lapurreta. Robert Redford aktoreak hezurtuko du Tucker, eta ezer gutxi gehitu diezaiokegu horri. Zoragarria.

If Beale Street Could Talk

Izen bereko eleberrian oinarrituta, Tish protagonistaren jarraipena egingo du filmak. Harlem hiriguneko emakumea da Tish, haurdun dago, eta ezkonduko direnaren promesa egin berri du bere gizonarekin. Dena ondo doala uste duenean, atzera kontu batean bilakatuko da bere egunerokoa, senargaia errugabea dela erakutsi beharko baitu.

Zinemaren inguruko gehiago jakiteko, sartu ZINEAn!

Euskal pantailaren gunea