Estreinaldiak: Urtarrilak 21

Estreinaldiak: Urtarrilak 21 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 21

Estreinaldiak: Urtarrilak 21

.

Nightmare Alley

Iruzurgile profesional baten eta pitonisa baten arteko lankidetza du oinarri filmak. Dirudunak engainatu eta haien kontura bizi ahal izateko sortuko duten plana erakutsiko du.

  1. urtean estreinatutako Nightmare Alley filmaren egokitzapen gaurkotua.

.

King Richard

Richard Williamsi buruzko biopic tankerako lana, emakumezkoen kirolan nabarmendutako kirolaririk apartenetako biri -William ahizpak- hazten lagundu zien aitari eskainitakoa. Richardek oso ikuspegi argia zuen bere alaben etorkizunari zegokionean eta, ez ohiko praktika eta prestaketak baliatuta, Comptongo (Kalifornia) kaleetan hazitako Venus eta Serena Williams kirol-olinpora igotzea lortu zuen.

.

Agentes 355

Arma ultra sekretu bat mertzenario arriskutsu batzuen eskuetan geratuko denean, Mason “Mace” Brown (Jessica Chastain) Inteligentzia Agentzia Zentraleko agente bereziak indarrak batu beharko ditu Marie agente alemaniarrarekin (Diane Kruger), MI6ko aliatu ohi eta informatika arloa espezialista den Khadijahrekin (Lupita Nyong ‘o), eta Graciela psikologo kolonbiar adituarekin (Penelope Cruz).

.

Villa Caprice

Luc Germon ospe handiko abokatuaren bizitzak goitik beherako aldaketa jazoko du bezero berri bat onartzen duenean: Gilles Fontaine, Frantziako enpresaririk boteretsuenetako bat. Honi leporatzen diote zirkunstantzia susmagarrietan jabetza bat erostea, eta Germonen trebetasunaz baliatu beharko du kasua konpontzeko, pixkanaka-pixkanaka aliatuak etsai bihurtzen hasiko diren arte.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Urtarrilak 21Estreinaldiak

Euskal pantailaren gunea