Estreinaldiak: Urtarrilak 10

Estreinaldiak: Urtarrilak 10 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 10

Estreinaldiak: Urtarrilak 10

.

1917

Lehen Mundu Gerraren erdian, bi soldadu britainiar gaztek, Schofield eta Blakek, ezinezkoa dirudien misio bat jasoko dute. Denbora oso laburrean, etsaiaren lurraldeetatik igaro beharko dute ehunka soldaduentzako aurkako eraso bat ekiditzeko mezu bat eskura eramateko. Erasotuak izan daitezken soldaduden artean Blaken anaia dago.

Sam Mendes zuzendari britainiarraren obra honek bi Urrezko Globo irabazi ditu, Drama kategorian Film onenaren Saria eta Zuzendari onenaren Saria.

.

The Lighthouse

Ingalaterra Berrian kokatuta dagoen uharte urrun eta misteriotsu batean jazoko da istorioa, XIX. mendeko 90eko hamarkadan. Thomas Wake farozain beteranoak eta Ephraim Winslow laguntzaile gazteak lau aste igaro beharko dituzte elkarrekin. Helburua lurrera itzultzea uzten dien ordezkoa iristen den arte faroa egoera onean mantentzea izango da. Baina, egoera okertu egingo da bien arteko botereen hierarkiaren inguruko gatazkak sortuko direnean.

Robert Eggers-en (The Witch, 2015) bigarren film luzeak kritika onak jaso ditu eta hainbat sari jasotzeko hautagai da, besteak beste, argazki onenaren BAFTA Sarira.

.

La inocencia

Lis zirkoko artista bihurtu eta herritik alde egitea amesten duen nerabea da, baina amets hori betetzeko badaki bere gurasoekin borrokatu beharko duela. Udara da eta Lisek egunak kalean lagunekin jolasten eta bera baino urte batzuk helduagoa den mutil-lagunarekin igarotzen ditu. Intimitate faltaren eta bizilagunen esamesen ondorioz, mutil-lagunarekin duen erlazioa sekretuan mantentzera behartuta sentitzen da, gurasoak ohartu ez daitezen. Uda amaierara iristen ari da, eta udazkena hasi hala, haurdun dagoela konturatuko da.

.

La suite nupcial

Fidel bere bizitza aspergarrian agertzen den edozein aukera probesten duen gizon arrunta da, nahiz eta horrek beretzako garestiegia den Toledoko hotel bateko ezkon berrientzako suite batean asteburu bat igaroko duela esan nahi duen. Bertan,l Marisarekin abentura bat izaten saiatuko da, baina gauzak ez dira berak espero bezala gertatuko: bere emazteak ere asteburu horretarako planak zituela konturatuko da eta… tragedia gertatuko da.

.

The Current War

XIX. mendearen amaieran, bi jenio, Thomas Edison eta George Westinghousek (Nikolai Teslarekin batera), lehian ibiliko dira elektrizitatezko sistema sustengatzaile bat sortu eta Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatu ahal izateko. Lehia honi “korronteen gerra” deituko zaio, XIX. mendeko 80ko hamarkadan Edison eta Westinghousek izandako elektrizitatearen sorkuntza eta distribuzioaren norgehiagoka.

Alfonso Gomez-Rejon Me and Earl and the Dying Girl (2015) filmaren zuzendariaren lana da filma, 2017an Torontoko jaialdian estreinaturikoa.

.

Sibyl

Sybil terapeuta bat da, bere benetako pasioan jardutea erabakiko duena: idazketa. Hori posible izan dadin pazienteak ikusteari utzi, eta idatzi nahi dituen istorioetan kontzentratzeko balio dio. Halere, bere lasaitasuna joan egingo da Margot izeneko aktoreak kasu egiteko erreguka deitzen dionean. Idazleak baiezkoa emango dio, aktore hau ezagutzeak bizitza erabat aldatuko diotela susmatu gabe.

.

Pavarotti

Luciano Pavarotti (1935-2007) operako kantari ezagunaren, historiako tenore onenetarikoaren, bizitza eta ibilbidea kontatzen dituen dokumentala. Ron Howard, bi Oscar (Zuzendari onena eta Film onenaren Sariak, A Beautiful Mind [2001] filmarekin) irabazi dituen zuzendari, aktore eta ekoizle ezagunaren azken lana.

.

The Mystery of the Dragon Seal: Journey to China

Jonathan Green kartografo ingelesak Rusia urruneko mapa bat sortzeko agindua jasotzen du. Bidaia luze batean dabilela, Jonathanek abentura asko izango ditu, izaki xelebreen aurkako borroketatik eta arte martzialetako maixuen kontrako batailak borrokatzetik, Txinako leku ezkutuetako milurteko sorgin ezkutuekin topo egin arte. Froga guztiek oso kutsu erraza izango dute magia beltzak sortutako etsai handienari aurre egin beharko dionean: Dragoien Errege handia.

.

El príncipe

San Bernardo, Txile, 1970. urtean. Mozkorraldi gau batean, Jaimek, hogei urteko mutil gazte bakarti eta nartzisista batek, bere lagun onena sastatuko du haserrealdi pasional batean. Kartzelan “El Potro” ezagutukodu, oso errespetatua den adineko gizon bat, eta babesa, samurtasuna eta onarpen bila joko du harengana. Jaime “El Príncipe” burtuko da, eta maitasuna eta leialtasuna ezagutuko ditu espetxeko boterea eskuratzeko borroka gogorrean parte hartuko duen bitartean.

Euskal pantailaren gunea