Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak –

Itsasoa izan da beti ama euskaldunentzat, ama-lurraren antzera, eta itsasoa, behin eta berriz, zeharkatuz, itsasotik bizitzen, itsasgintzan… bizi izan dira beti gure itsasturiak edo itsasgizonak, modu batez edo besteaz, izan marinel zein baleazale, pirata zein kortsario… baina beti  itsasoari loturik, itsasoa bizibidetzat harturik. Gainera, denetarik egiten bazekiten, hau da, arrantzale, pirata, soldadu, kortsario… Euskal piratak aipatzen dituen lehen idatzia 1304koa da. XV. mendean, Ingalaterrako erregeek hainbat erasoaldi antolatu zituzten euskal pirata eta kortsarioen kontra. Dena den, Euskal Herriko pirata eta kortsarioen urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zen.  Orain, jarraian,  modu kronologikoan antolaturik, Urruñak eman dituen itsasgizon zenbait zerrendatuko ditut, gure gogora ekarriz. Badakigu ainitz gehiago izan zirela horrelakoetan ibili ziren euskal itsasgizonak, baina zerrenda hau adibide gisa aurkezten dizuet.

Erran behar dut, zerrenda hau egin dudala 1989an Ekaina argitaletxeak plazaratu zuen Urrugne izeneko liburu lodi eta aberatsa erabiliz, zehazkiago erraiteko, Alfred Lassus-ek idatzi “Corsaires eta capitanes de navire”  artikulu mamitsutik datuak hartuz. Artikulua frantsesez idatzita dago, eta nik bertan azaltzen diren pertsonaien izen-deiturak eta etxe-izenak euskaraz jarri ditut, gaurko euskal grafia errespetatuz. Lan ikaragarri handia eta ederra egin zuen Alfred Lassus jaunak artikulu hau idaztean. Berari nire esker ona.

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Agerre, Joanis – 1787an Ternuan ibilia, ontziko bigarren kapitain gisa.

Albarado, Joanis – 1791n sortua. Itsas ofiziala. Ontzi kapitaina. Kortsario moduan ibilia.

Albarado, Petri – Errondenia etxekoa. Ontzi kapitain ospetsua. Aitzinekoaren anaia.

Antsoborlo, Joanis – Zubernoako Antsoborlo etxeko semea. Lema-gizona. 1778an Ameriketara itsasoratua.

Antsoborlo, Martin – Aurrekoaren anaia. Marinela . 1778an Ameriketara itsasoratua.

Aprendiztegi, Joanis – 1714an ezkondua. Balearen arrantzan ibilia.

Argaiñaratz, Joanis – 1668an sortua, Frantsesbaita etxean. Itsasturia.

Argaiñaratz, Martin – Frantsesbaita etxean sortua. 1770 inguruan sortua.  Itsasturia eta kortsario moduan ibilia.

Argainaratz, Miketto – Joanisen anaia. 1682an Frantsesbaitan sortua. Itsas ofiziala, ontzi kapitaina, Ternuan arrantzan ibilia.

Arraintz, Joanis Xume – 1708an Antsoenea etxean sortua. Kortsario moduan ibilia.

Arraintz, Ixtebe – 1742an Antsoenean sortua. San Pierre eta Mikeluneko uretan, bakalau arrantzan ibilia.

Arraintz, Joanis – Ixteberen anaia. 1745ean sortua, Antsoenea etxean. Ontzi kapitaina. Bere itsasontzia hondoratu zen 1776an Ternuako itsasoetan, eta tripulazio osoa hil zen. Kapitainaz gain, beste 5 itsasturi urruñar zendu ziren aipatu naufragioan.

Arrupe, Joanis – 1685ean itsas kapitaina zen eta Ternua aldean zebilen balearen arrantzan.

Arrupe, Mattieu – 1727 inguruan sortua. Kortsario moduan ibilia.

Arrupe, Migel – Itsasturia. 1717an zendu zen.

Askubia, Domingo – 1702an sortua. Itsas kapitaina. Kortsario moduan ibilia.

Azarete, Petri – Ziburutarra sortzez. 1672an Urruñako Berroeta etxeko Estonta Arrupe alaba premuarekin ezkondua. Ontzi kapitaina, Ternuan ibilia.

Barrandegi, Martin – 1721ean sortua. Ternuan eta kortsario moduan ibilia.

Barrandegi, Pettan – 1733an sortua. Kortsario moduan ibilia.

Barrandegi, Ixtebe – 1755ean sortua. Kortsario moduan ibilia.

Bereau, Gregoire – 1709an sortua. Antsoborloko jauna. Itsasturia.

Berges, Marsans – 1680an sortu zen, Oleta auzoko Grazinenea etxean. Ternuan ibili zen balearen arrantzan eta baita kortsario moduan ere.

Berrada, Joanis – Paskoalbaitakoa. 1710ean ezkondua. Itsas ofiziala.

Berrada, Petri, lehena – 1712an sortua. Joanisen semea. Ontzi kapitaina.

Berrada, Petri, bigarrena – Aurrekoaren anaia. 1715ean sortua. Ontzi kapitaina.

Berrada, Joanixona – 1720an Urruñako itsas-ofiziala izana eta 1726an pilotoa.

Berrada Pantxoa – Ziburun 1742an sortua, baina 1772an Jatsubaitako Maria Urruti alaba premuarekin ezkondua. Kortsario moduan ibilia.

Bordagibel, Joanis – 1717an sortua. Kortsario moduan ibilia.

Breton, Antton – Ontzi kapitaina.

Bruxon, Gillen – Itsas ofiziala. Ternua aldean ibilia.

Demas, Andde – Itsas ofiziala Zokoan bizi zena.

Denis, Joanis – 1724an sortua. Kortsario moduan ibilia. Lau anaia ziren eta lauak itsasturiak.

Dufau, Domingo – Ganamehatze etxean sortua. 1788an bigarren kapitain gisa ibili zen.

Dufau, Mixel – Domingoren semettoa. Orkatzbaita etxean sortua.

Elizalde, Migel – Manthobaitako jauna. 1772an itsas ofiziala zen.

Errekart, Esteban – Barbararenea etxean sortua. 1772an ezkondu zen. Kortsario moduan ibilia.

Estebetxo, Mixel – 1734an sortua. Itsaturia, kortsario moduan ibilia.

Etxail, Joanis – 1745ean Hendaian sortua. Itsas ofiziala. Kortsario moduan ibili zen Joanis Zuhigaraitxipiren seme baten aginduetara.

Etxail, Xan – Hendaian sortua, Gantatobaita etxean. 1746an Urruñako Domintxbaita etxeko Gana Etxeberrirekin ezkondua, eta orduz geroztik etxe horretan bizi izan zen. Itsasturia.

Etxail, Martin – 1745ean Larruleta etxean sortua. Ontzi kapitaina, Ternuan arrantza egiten ibili zena.

Etxebarne, Petri – 1746an sortua. Itsasturia, kortsario moduan ibilia.

Etxeberri, Andde – 1712an sortua. Peroxenia etxean bizi zen. Itsas ofiziala eta goleta kapitaina izan zen.  

Etxeberri, Pettan – 1716an Hendaian sortua, 1744an Urruñako Xarraeneko Margaita Azarete alaba primarekin ezkondua. Itsasturia eta ontzi kapitaina.

Etxeberri, Joanes – 1647an sortua. Itsasturia. Piratek preso hartu eta esklabo izan zen Barbarian. Maira Etxeberri arrebak eta Marsans Kamieta koinatuak 336 libera pagatu

zuten askatu ahal izateko.

Etxeberri, Joanis – Ibiñarri etxean bizi zen. 1692an ezkondu zen. Ternuan ibili zen balearen arrantzan eta baita kortsario moduan ere.

Etxeberri, Joakin – 1762an kortsario moduan zebilen.

Etxeberri, Joanis pilotoa – Sokorenborda etxean sortua. 1682an ezkondu zen. Itsasturia eta pilotoa izan zen.

Etxeberri, Xan – 1789an ontzi kapitaina zen eta Ternua aldean, arrantzan, zebilen.

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Etxeberri, Laurendi – Donibandarra zen sortzez. 1792an Aña Mari Haltzuetekin ezkondu zen eta orduz geroztik Zokoan bizi izan zen. Ontzi kapitaina. Santoñan hil zen eztanda baten ondorioz.

Etxeberri, Petri – Arragorriko jauna zen eta Gana Larruletarekin ezkondu zen. 1749an ontzi pilotoa zebilen, Ternuako itsasoetan arrantza egiten.

Etxegarai, Joanis – 1749an Zubernoa aldeko Maxelabaita etxean sortua. Pilotoa eta ontzi kapitaina.

Etxegarai, Martin – Joanisen anaia. 1761ean Maxelabaitan sortua. Anaiarekin batera, eta bigarren kapitain gisa, Saint Pierre eta Mikeluneko urtean ibili zen bakalau arrantzan.

Etxegarai, Petri – 1787an ontzi kapitaina zen eta Ternuan zebilen arrantzan.

Etxeto, Martin – 1716an sortua. Itsasturia.

Fagadi, Martin – 1716an sortu zen Agerria etxean. Ternuan ibili zen balearen arrantzan. Kortsario moduan zebilela preso hartu zuten Jamaika aldean eta bertan hil zen.

Ganderats, Domingo – Dolare etxean sortua. 1782an itsasontzi bateko kontramaisua zen.

Geldi, Joanis – Bi anaia ziren izen berarekin. Geldirenea etxekoak. Lehena 1745ean ezkondu zen eta bigarrena 1767an. Ontzi kapitainak izan ziren biak. Itsasturia

Haitze, Pettan – 1734an sortua. Ternuan arrantzan ibilia eta baita kortsario moduan ere. Saint Pierre eta Mikelunetik Euskal Herrira itzultzen ari zelarik, 1784ko urtarrilaren 18an, ekaitz batek harrapatu zuen eta goleta hondoratu zuen. Tripulazio osoa, Pettan Haitze barne, zendu zen, bi gizon salbu.

Haltzuet, Joanis – Azkaindarra sortzez, baina 1706an Maria Etxeberri urruñarrarekin ezkondu zen eta orduz geroztik, Arraiagaraikoborda etxean bizi izan zen. Ontzi kapitaina izan zen.

Haltzuet, Joanis semea – Joanisen semea. 1716an Arraiagarikobordan sortua. Ontzi kapitaina izan zen.

Haltzuet, Joanis – Arraiagaraibordako Joanis azkaindarraren semea,1738an aipatu etxean sortua. Ontzi kapitaina izan zen.

Haltzuet, Sansin – Azkaindarra sortzez, 1731n Montanabaitako Kattin Sabrie urruñarrarekin ezkondua. Ontzi kapitaina, Ternua aldean arrantzan ibili zena. Ingelesek preso hartu eta gatibu izan zuten.

Haltzuet, Joanis – Sansinen semea. 1733an sortua Montanabaita etxean. Itsasgizona, Zokoa auzoko gazteluko kapitaina izan zen.

Haltzuet, Xan – 1763an Zokoan sortua, Joanisen semea eta Sansinen semettoa zena. Ontzi kapitaina izan zen.

Haranburu, Martin – 1718an Ihartze etxean sortua. Itsas ofiziala izan zen, baita kortsario moduan ibili ere.

Haraneder, Xan Peritz – Ziburutarra sortzez, Ternua aldean, arrantzan eta kortsario moduan ibilita, izugarri aberastu zen eta sos horiekin Urruñan Jolimont izeneo jauregi noblea erosi zuen. Bertan bizi izan orduz geroztik.

Harburua, Petri – 1850 inguruan sortua. Ontzi kapitaina, Ximunenean bizi zena.

Harizmendi, Pantxoa – 1748an sortu zen. Ontzi kapitaina, kortsario moduan ibili zena.

Harizmendi, Joanis – 1708an kortsario moduan zebilen.

Harizmendi, Martikot – Orkatzabaita etxean sortua. 1700. urtean ezkondu zen. Itsasgizona eta kortsarioa izan zen.

Harizmendi, Joanis Orkatzabaitakoa – Martikoten semea, 1734an ezkondu zena. Itsas kapitaina izan zen, baita kortsario moduan ibili ere. 1762an Plymouth-eko ospitalean zendu zen, ingelesen gatibu zela.

Harizmendi, Martikot semea – Martikoten semea eta Joanisen anaia. 1740an ezkondu zen. Kortsario moduan  ibili zen.

Harizmendi, Antton – Martikot bigarrenaren semea. 1789an sortua. Ontzi kapitaina izan zen.

Harranbillaga, Mixel – Zubernoan sortu zen. 1746ean kortsario moduan zebilen.

Harriet, Joanes – 1709an Zubernoa auzoan sortua, Gregorioenea etxean. Kortsario moduan ibili zen.

Hiriart, Dabid –  1751n Legarralde etxean sortua. Ontzi kapitaina izan zen.

Hiriart, Ixtebe – 1714an Kafertenia etxean sortua. Kortsario famatua izan zen eta itsasoan zebilela desagertu zen betiko.

Hiriart, Petri – 1716an Bexobaita etxean sortua. Kortsario moduan ibili zen  Quebec-eko kostaldeetan, eta bertan zebilela zendu zen.

Hiriart, Petri semea – Petriren semea, itsas ofiziala izan zena. 1757an, hamabi urte zituela, kortsario sartu zen.

Hiribarren, Grazian – Sortzez saratarra, Urruñan bizi zena. Itsas kapitaina. 1842an, ekaitz baten erdian, ontzitik itsasora erori eta ito zen.

Hirigoiti, Joanes – Garatenia etxean sortua. 1749an itsas ofiziala zen.

Ibarburu, Andde – 1716an sortua. Kortsario moduan ibilia.

Ibildotz, Joanis – 1738an sortu zen Larraldia etxean. Itsasturia.

Ibildotz, Xan – Joanisen anaia.  Larraldia etxean sortua. 1758an ezkondu zen. Itsas ofiziala, Ternua aldean arrantzan ibili zena.

Ibildotz, Martin – Joanis eta Xanen anaia. Larraldia etxekoa. Ontzi kapitaina, Ternuan ibili zena.

Ibiri, Gabi – 1734an sortua, itsas kapitaina eta kortsario moduan ibili zena. 

Ihabe, Domingo – Azkaindarra sortzez, baina 1727an Zokoa auzoko gaztelura  ezkondua. Ontzi kapitaina.

Ihabe, Mixel – Domingoren semea. 1729an sortua. Ontzi kapitaina izan zen.

Ihabe, Piarres – Mixelen anaia.1766an Maria Laurruletarekin ezkondu zen. Itsasturia.

Ihursubehere, Adame – 1707an Geldirenea etxean sortua. Itsas ofiziala izan zen.

Ihursubehere, Adame Arlanbaitakoa – 1747an Arlanbaita etxean sortua. Ternuan ibili zen arrantzan.

Ihursubehere, Joanis – 1734an sortua, Geldirenea etxean. Kortsario moduan ibili zen.

Ihursubehere, Xan – 1758an sortua. Kapitaina, Ternuan arrantzatzen ibili zena. Saint Pierre eta Mikelunen zebilela zendu zen.

Ihursubehere, Mixel – Geldirenea etxean sortua. 1743an itsasturi zebilen.

Ihursubehere, Petri – Xanen anaia. 1745ean Geldirenean sortua. Ternuan ibili zen bigarren kapitain gisa. 

Ihursubehere, Tomas – 1737an Hiriartia etxean sortua. Itsasturia. Urakan batek hil zuen Saint Pierre eta Mikelunen zebilela. 

Iparragerre, Joset – 1738an ontziz abiatu zen eta ez zen gehiago agertu.

Iraburu, Nikolas – 1731n sortua. Kortsario moduan ibili zen.

Iturbide, Martin – 1723an sortu zen Ardillaenia etxean. Kortsario moduan ibili zen.

Iturbide, Petri – 1742an sortua. Kortsario moduan ibili zen.

Kortala, Betiri – Kafartenia etxekoa. 1752an itsas ofiziala zen.

Lafenetre, Xan – 1698an Kafartenia etxean sortua. Itsas kapitaina, Nantes aldera bidai ainitz egin zuena.

Lapitze, Joanis – 1738an Bixitola etxeko alaba prima zen Maria Zigarroarekin ezkondu zen. Itsas ofiziala izan zen.

Larralde, Pettan – 1729an sortua. Kortsario moduan ibili zen.

Larralde, Joanis – Ontzi kapitaina zen. 1724an zendu zen.

Larramendi, Martin – Antsoenea etxean sortua. 1756an kortsario moduan zebilen. Ternuan ere arrantza egiten ibili zen.

Larregi, Janbattitt – Donibandarra sortzez. 1783an ezkondu zen, bigarren aldiz, Haitzabia etxeko Gana Iturbiderekin. Ontzi kapitaina, Ternua aldean arrantza egiten ibili zena.

Larregi, Mixel – Janbattitten anaia eta donibandarra sortzez. Urruñako Ibiñarri etxean bizi zen. Ontzi kapitaina zen.

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Larretxe, Ixtebe – Zubernoan sortu zen Bergara etxean. 1694an, ontzi kapitaina zen.

Larrieu, Pettan – Pilotu eta bigarren kapitaina izan zen.  1764an. Ternua aldean ibili zen arrantza egiten.

Larroxa, Jakobe – Hendaiarra zen sortzez. Urruñako Ibaiberrin bizi izan zen. Ontzi kapitaina izan zen.

Larruleta, Betiri – Galbarreta etxean sortua. 1767an kontramaisua zen Ternuan, bakalu arrantzn zebilen ontzi batean.

Larruleta, Marsans – 1702an sortua. Ontzi kapitaina.

Lartiga, Domingo – 1772an sortua. Kortsario moduan ibili zen.

Latxaga, Mixel – 1711n kortsario moduan zebilen.

Lekueder, Xan – 1724an sortua, Mallarepebaita izeneko etxean. Ontzi kapitaina, kortsario moduan ere ibili zena.

Lizalde, Xan – Ontzi kapitaina, 1677an Bortusteko Graxiana alabarekin ezkondu zena. Balearen arrantzan ibili zen.

Mariturri, Sanson – Errekartea etxean sortua. 1758an itsas ofiziala zen.

Mora, Joakin – 1727an, Laburrenia etxean sortua. Ternuan bakalu arrantzan ibili zen, eta baita kortsario moduan ere. Hainbat gerlatan parte hartu zuen.

Mora, Manuel – Joakinen semea, 1758an Laburrenian sortua. Ontzi kapitaina, Ternuan ibili zen bakalauaren arrantzan. Martinikako gerlan parte hartu zuen. Ingelesen gatibu zela zendu zen.

Mora, Petri – Joakinen semea eta Manuelen anaia. 1763an Laburrenian sortua. Itsas kapitaina. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerlan parte hartu zuen.

Oiartzabal, Xan – Itsas kapitaina zen 1749. urtean. Gaxinarenea etxean sortua.

Oihanbehere, Pettan – Ziburutarra sortzez. Zokoa auzora ezkondu zen, Beherekoetxeko Estonta Haiet-ekin. Ternuan ibili zen arrantza kontuetan.

Oihanbehere, Piarres – Pettanen semea. 1770ean sortua. Kortsario moduan ibili zen.

Olaberriaga, Xan – 1691n sortu zen Errementenea etxean. Ontzi kapitaina izan zen.

Olaberriaga, Martikot – Xanen aita. Marinela izan zen.

Ornaldegi, Xan – 1764an sortu zen, eliza aitzineko Hirigoien etxean. Kontralmirantea izatera iritsi zen.

Orriotz, Martin – Itsasturia. 1753an zendu zen.

Passement, Janbattitt – Sortzez hendaiarra, Kamieta etxean bizi zena. 1833an hil zen. Ternuan eta kortsario moduan ibili zen. Ingelesek gatibu hartu zuten.

Pellot, Ixtebe – Hendaiarra sortzez,  Maria Larruleta urruñarrarekin ezkondu zen eta orduz geroztik, Zubernoan, Prioretegi edo Priorenea izeneko etxean bizi izan zen. 1770. ure irian sortua. Ontzi kapitaina, pirata eta kortsario moduan ibili zen. Hainbat gerlatan parte hartu zuen. Ainitzen ustez, bera izan zen Lapurdiko azken kortsario handia.

Pellot, Petri – Ixteberen semea. 1820an, hemezortzi urterekin, marinel gisa ibili zen. Habanan hil zen.

Pellot, Xabat – 1695ean Belaxabaita etxean sortua. Gorriabaitako Maria Hiribarren alabarekin ezkondu zen eta orduz geroztik aipatu etxean bizi izan zen. Ternuan ibili zen arrantza egiten eta baita kortsario moduan ere.

Pellot, Joanes – Xabaten semea. 1745ean kortsario moduan zebilen.

Uberroa, Xabat – 1709an sortu zen Xuribaita etxean. Bigarren kapitain gisa ibili zen Luisiana aldean.

Uhalde-Lanbert, Xan – 1763an sortua. Bigarren kapitain gisa ibili zen Ternua aldean.

Uhalde, Joanes – 1736an sortua Xixitenea etxean. Itsas ofiziala izan zen.

Urruti, Ixtebe – Bordatxo deitua. Hendaian sortu zen eta Antsoborlo etxera ezkondu zen 1707an. Balearen arrantzan eta kortsario moduan ibili zen.

Urtubia, N – Urtubia jauregian sortua. 1598an ezkondu zen, eta Ré Uhartean zegoela, ingelesek hil zuten erasoaldi batean. Ontzi kapitaina, hainbat gerlatan ibili zena.

Urtubia, Henri – 1669an Urtubia jauregian sortua. Militarra eta ontzi kapitaina. Hainbat gerlatan ibili zen.

Urtubia, Antton – 1470ean Urtubia jauregian sortua. Errege fragatetan kapitaina izan zen.

Urtubia, Andde – 1708an sortu zen Urtubia jauregian. Henriren semea zen. Kontralmirantea izan zen.

Xurito, Pantxoa – 1739an sortua. Beherekoetxean bizi zen. Ontzi kapitaina.

Xurito, Piarres – 1770ean sortua. Zokoa auzoko Erdikoetxehandia etxean bizi zen. Itsasturia.

Zigarroa, Joanis – 1749an sortua. Mikeltxobaitako Kattin Duhart alaba premuarekin ezkondua. Itsasturia eta ontzi kapitaina.

Zigarroa, Joanis – 1786an ontziko bigarren kapitaina. Baliteke aitzinekoaren semea izatea. Graxi Harizmendirekin  ezkondua.

Ziogarai, Martin – Tomasenia etxekoa. 1756an sortua. Kortsario moduan ibilia.

Zuhigaraitxipi, Joanes – Kortsario Ttipia deitua. Hendaiarra zen sortzez, baina bere arbasoak Urruñako Zuhigaraitxipi etxekoak ziren, hortik zetorkion bere deitura. Itsas kapitaina eta kortsario famatua izan zen.

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak  Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude