Estreinaldiak: Urriak 23

Estreinaldiak: Urriak 23 –

Estreinaldiak: Urriak 23

Estreinaldiak: Urriak 23

.

StarDog & TurboCat

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez StarDog & TurboCat superheroien filma euskaraz estreinatuko dute asteburuan Euskal Herriko hainbat aretotan. Ben Smithek gidatutako ekoizpenak espaziora bidaia egin zuen zakurraren etorkizuna du hizpide.

1969an espaziora bidali zuten Buddy zakurra, eta istripu baten ondorioz, ontzian harrapatuta geratu zen urte luzez. 50 urte geroago itzuli da lurrera, eta garai berriei aurre egin beharko die bere buruari TurboCat ezizena jarri dio Felix katu bereziaren laguntzarekin. Biko honen misio garrantzitsuena kaleko animaliak babestea izango da, eta horretarako Cassidy untxiaren, Sinclaire robotaren eta beste hainbat animaliaren laguntza izango dute.

.

Bi urte, lau hilabete eta egun bat

Izar Films zein Labrit Multimedia taldeak dira filmaren ekoizleak, eta intsumisioaren aldeko mugimendua izango du hizpide.

Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatuko du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Hainbat aurkezpen emanaldi iragarri dituzte datozen egunetarako: Aretxabaleta (urriak 24), Iruñea (urriak 27), Billabona (urriak 29), Auritz (urriak 31)… Horrez gain, Donostiako Trueba aretoaren karteldegian izango da lana ostegunetik, hilaren 22tik, aurrera.

.

Meseta

Espainiako mesetako tokiren batean, ardi-artzain batek Titikakara joatea du amets. Erretiratutako musika-bikote batek bere urrezko garaia gogoratzen du, bi neskatila zorterik gabeko pokemonen bila dabiltza eta aitona batek herriko etxe hutsak kontatzen ditu lotan gelditzeko. Film honetako pertsonaiak lurralde bateko gorabehera geografiko gisa agertzen dira, eta badirudi haien kultura eta bizimodua denboran desagertzen ari direla.

.

Trolls World Tour

Ezagutu duten guztia baino haratago eramango dituen abentura batean, Poppyk eta Branchek jakingo dute Trollseko tribua existitzen diren seietako bat besterik ez dela. Gainerakoak sei erreinutan banatuta daude, eta sei musika motatan banatzen dira: funk, country, tecno, klasikoa, pop eta rocka. Bárbara erreginak, hard rockaren erregealdiko kideak, eta haren aitak, Metal Erregeak, gainerako musika-generoak suntsitu eta rockaren erregetza ezarri nahi dute.

.

The Secret: Dare to Dream

Hiru seme-alaba dituen alargun gazte batek gizon bat kontratatu du ekaitz izugarri baten ondoren etxea konpontzeko. Gizona familiara hurbildu ahala, konturatuko da alarguna sekretu bat gordetzen duela iraganarekin.

.

Divorce Club

Bost urtez ezkonduta egon ondoren, Ben oraindik erabat maiteminduta dago; emaztea engainatzen ari zaiola jakingo duen arte. Umiliatuta, aurrera egiteko borrkan, Patrick-ekin topo egingo du. Lagun ohi dibortziatua da Patrick, eta harekin bizitzera joatea proposatu dio.

Patrickek, Benek ez bezala, berreskuratutako zelibatoa eta ezkontzarekin batera ukatutako e plazer guztiak aprobetxatzeko asmoa du. Laster beste dibortziatu batzuk elkartuko dira taldean, eta «Dibortzioaren Kluba» izenekoaren lehen arauak idatziko dituzte.

.

Hope Gap

29 urtez ezkonduta egon ondoren, Edwardek Grace emaztearekin duen harremana etetea erabakiko du. Une horretatik aurrera, bakoitzak, bere erara, kostako herri txiki batean bizitza berregiteko modua bilatuko dute, Hope Gap-eko labarretatik hurbil.

Estreinaldiak: Urriak 23

Euskal pantailaren gunea