Estreinaldiak: Urriak 16

Estreinaldiak: Urriak 16 –

Estreinaldiak: Urriak 16

Estreinaldiak: Urriak 16

.

Ane

Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen.

David Perez Sañudo bilbotarraren lehen film luzea izan del filmak Euskal Zinemaren Irizar saria eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak banaturiko gidoi onenaren saria eskuratu zituen 2020ko Donostia Zinemaldian. (Julen Ansak idatzitako kritika, hemen)

.

Six Minutes to Midnight

Ingalaterra, 1939. Thomas Miller irakasleak azken orduko lanpostua onartu du Augusta-Victoria eskolan, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean. Goi-mailako nazi alemaniarrek alabak bidaltzen dizkiote.

Zuzendariaren, Rocholl andereñoaren eta haren laguntzaile Ilse Keller-en begiradapean, neskek ingelesa praktikatu eta emakume alemanaren ideala irudikatzen ikasten dute. Eskolako irakasle ohi baten gorpua agertu izanak agerian utziko ditu erakundearen ospea eta inplikatutako guztien bizitzak.

.

No matarás

Danik, bere bizitzako azken urteetan gaixo dagoen aita zaintzen aritu den mutiko onak, aita hil eta gero bere bizitza egiteari ekingo dio. Bidaia luze bat hastea erabaki duenean, Mila ezagutuko du; gau hori amesgaizto bihurtuko duen neska kezkagarri, sentsual eta ezegonkorra. Topaketa horren ondorioek muturreraino eramango dute Dani, inoiz imajinatuko ez zituen gauzak planteatuko baititu.

.

Cunningham

Dokumentalak Merce Cunninghamek hiru hamarkadatan zehar (1944 – 1972) arriskuz eta aurkikuntzaz egindako arte-bilakaera aztertuko du. II. Mundu Gerraren ondoren New Yorken dantzari ibilezin gisa egin zituen lehen urratsetatik hasi, eta munduko koreografo irudimentsuenetako bat bilakatu zen arte.

.

Shin-chan: Honeymoon Hurricane 

Eztei-eskaintza bat aprobetxatuz, Familia osoa Australiara joateko proposamena egin die Misaek etxekoei. Hala, lehenago zapaldu gabeko uharte batera iritsiko dira Noharatarrak.

Bada bertan lapurtutako senargai baten inguruko kontakizuna, printzesa bati eskainia izen zela azaltzen duen. Gau batean, mozorrotuen tribu misteriotsu batek Hiroshi bahitu, eta senargaia dela esango diote. Shin chan eta Himawari lepoan hartuta, haren bila abiatuko da Misae.

Euskal pantailaren gunea