«Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko Maskorra

«Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko Maskorra –

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 66. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Isaki Lacuesta kataluniarraren Entre dos aguas lanak jaso du Urrezko Maskorra. Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra Blind Spot filmean aritutako Pia Tjelta aktorearentzat izan da, eta Gizonezko Aktore Onenarena Dario Grandinetti argentinarrarentzat, Rojo pelikulan egindako lanagatik.

Aurtengo edizioan hemezortzi film lehiatu dira Urrezko Maskor preziatua eskuratzeko. Tartean, Peter Strickland-en In Fabric polemikoa, edota High Life eta Quien te cantará txalotuak. Sari nagusia, ordea, Katalunia aldetik heldu zaigun ‘Entre dos aguas’ filmarentzat izan da. Lan-talde guztia igo da oholtza gainera, eta filmeko protagonistetako bat den Cheítoren ahots mezua jarri du Lacuestak bozgorailuan.

«Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko MaskorraAurtengo epaimahaiari dagokionez, Alexander Payne zinegile estatu batuarrak (presidentea), Bet Rourich argazki zuzendari kataluniarrak, Agnes Johansen ekoizleak, Nahuel Perez Biscayart aktore argentinarrak, Constantin Popescu zuzendari errumaniarrak eta Rossy de Palma aktore espainiarrak osatu dute, eta haien esku egun da sari nagusiak jasotzeko hautagai ziren filmen balorazioa.

.

Jarraian duzue jaialdiko palmares osatua:

  • Film Onenaren Urrezko Maskorra: Entre dos aguas, Isaki Lacuesta
  • Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra: Benjamiín Naishtat, Rojo
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Alpha, the right to kill , Brillante Mendoza
  • Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra: Pia Tjelta, Blind Spot
  • Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra: Dario Grandinetti, Rojo
  • Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria: ex aequo Paul Laverty – Yuly-  eta Louis Garrel, Jean-Claude Carrière -L’Homme Fidèle
  • Argazki onenaren Epaimahaiaren saria: Pedro Sotero, Rojo
  • Kutxabank Zuzendari Berriak saria: Boku wa iesu-sama ga kirai / Jesus, Hiroshi Okuyama
  • Horizontes saria: Familia sumergida / A family submerged, Maria Alché
  • Horizontes saileko epaimahaiaren aipamen berezia: El motoarrebatador / The snatch thief, Agustin Toscano
  • Zabaltegi-Tabakalera saria: Song for the jungle, Jean-Gabriel Périot
  • Zabaltegi – Tabakalera saileko epaimahaiaren aipamen berezia: Los que desean, Elena López Riera
  • Donostia Hiria publikoaren saria: Another day of life, Raul de la Fuente eta Damian Nenow
  • Euskal Zinemaren Irizar saria: Oreina, Koldo Almandoz
  • Europar Film Onenaren saria: Girl, Lukas Dhont
  • Gazteriaren saria: Viaje al cuarto de una madre, Celia Rico Clavellino
  • TVE Beste Begirada bat saria: The third wife, Ash Mayfair
  • Gehitu Elkartearen Sebastiane saria: Girl, Lukas Dhont

«Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko Maskorra

«Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko Maskorra «Entre dos aguas» filmak jaso du Urrezko Maskorra

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.